Erakunde pribatuei zein publikoei era guztietako zerbitzuak eskaintzen dizkien Serbitzu Elkartea S.L. enpresako gerenteak esker onez hartu du hizkuntzaren kudeaketan egiten duten lana kreditatzen duen egiaztagiria eta mailaz igotzeko urratsak emateko prest agertu da. Egoitza nagusia Azkoitian duen enpresa 1991n sortu zen zerbitzuen arloan lan egin eta erreferente bihurtzeko asmoz. Hala, hiri zerbitzuak, errepidetakoak, portutakoak,… Segi irakurtzen
Api
23
Lan munduan euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena berritu dute Ziurtagiriaren Elkarteak eta Zarauzko Udalak
Udalerriko hainbat Ziurtagiridunen presentziarekin, 2005 urtean abian jarritako lankidetza hitzarmena berretsi zuten atzokoan Juan Luis Illarramendi Zarauzko Alkateak eta Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteko Zuzendariak, prentsaurrean eginiko agerraldian. Bi aldeak pozik agertu ziren hitzarmena sinatu berritan. Izan ere, lankidetza hitzarmenean jasotzen den bezala, bi erakundeen indar eta ahaleginen sinergiak batu eta arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera areagotzen… Segi irakurtzen
Api
10
Lankidetza hitzarmenak berrituko ditugu Zarauzko Udalarekin eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin
Duela urte batzuk abian jarritako lankidetzari jarraipena eman asmoz eta aurrerantzean ere arlo sozio-ekonomikoan eragite lanarekin jarraitzeko xedearekin, lankidetza hitzarmenak berrituko ditugu datozen egunetan Zarauzko Udalarekin eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Mar
19
Urrats Biziak Kirolean
Urrats Biziak lelopean, Ziurtagiriaren Elkartetik kirolean ere eragiteko asmotan gabiltzala, hara non ikusi dudan komunikabideetan F.C. Barcelonak eta Plataforma per la Llenguak bat egiten dutela kirolaren bidez katalanera sustatzeko. Hain zuzen ere, kirol alorrean harrera linguistikorako gida bat (Amb el català, xuta i gooool!) argitaratu berri dute elkarlanean. Horrela, hizkuntzaren sustapena eta kirola uztartzen dituen… Segi irakurtzen
Mar
06
Galemysek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
Galemysek bere webgunean argitaratutako berria ikusi nahi baduzu sakatu hurrengo irudian: Informazio gehiago: www.galemys.com Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Mar
05
Ziurtagiria hedatzeko Urrats Biziak Lizarran
Sektore desberdinetako entitateak hurbildu ziren atzo iluntzean Lizarrako Maria Vicuña eraikinean antolatu genuen bilera informatibora. Bai Euskarari Ziurtagiria eta Ziurtagiriaren Elkartearen lana bertako komertzio, enpresa eta mota ezberdinetako elkarteetara iristaraztea izan zen atzoko aurkezpenaren helburu nagusia. Bilera informatiboa abiapuntu hartuta, hurrengo urratsa egitasmoa udalerrian zabaltzea izango da. Asmo horrekin eta Olga eta Alfredo herritarren ekimenari… Segi irakurtzen
Ots
27
Artelatz Kooperatibak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
ARTELATZ, 1991 urteaz geroztik ari da ingurumen alorrean lanean. Tolosan kokatuta dagoen kooperatiba honek, ingurumena izan du ardatz nagusia eta honi buruzko arazoen eta konponbideen berri ematea, kontzientzia hartzea eta aldeko jarrerak sortaraztea. ARTELATZek Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzua euskaraz maila lortu du. Informazio gehiago: www.artelatz.com Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Ots
26
Lan bila al zabiltza?
Ziurtagiriaren Elkarteak bi lanpostu eskaintzen ditu Ipar Euskal Herrian aritzeko: Ziurtagiriaren Elkarteak bi langile xerkatzen ditu Bai Euskarari Ziurtagiria duten Ipar Euskal Herriko eragileen ebaluazioa egiteko. Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak: Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Ots
15
Etorkizuna eraikitzen ari gara
Aurtengo urtarriletik ekainera bitartean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen Hausnarketa Estrategikoa (2013-2015) zehaztuko da. Ez da hutsetik abiatuko, bere garaian “Ziurtagiriaren Elkartearen estrategia, 2009-2012″ onartu baitzen. Bertan, Ziurtagiriaren Elkartearen misio, balio eta ikuspegia definituta daude. Halaber, 2009an, Berrikuntza Agendaren definizioa egin zen eta estrategian egokitzapenak txertatu ziren. Horrela, Hausnarketa Estrategikoaren bitartez, urte hauetan egoera zertan aldatu… Segi irakurtzen
Ots
06
Bai Euskarari Ziurtagiriariaz informatzeko aurkezpen saioa antolatu dugu martxoaren 4rako Lizarran
Bai Euskarari Ziurtagiria Lizarran hedatzeko egitasmoa martxan da. Bertako zenbait herritar eta Ziurtagiriaren Elkartea elkarlanean ariko dira entitateei egitasmoaren nondik norakoa azaltzeko. Asmo horrekin, Lizarrako komertzioak bisitatu eta oinarrizko informazioa ematearekin batera, martxoaren hasieran egingo den bilera informatibo batetara gonbidatuko ditugu. Atsegin duzu? partekatu:Tweet


