1999an BAGERA Donostiako euskara elkartearen barruan sortutako komunikazio proiektu honek, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzu eta Lana maila eskuratu du. GAZTEZULOk Euskal Herri osoko eta era guztietako gaiak lantzen ditu. Sareari eta bereziki bere webguneari esker, gazteen arteko harremanak sustatzen dihardu, gazteek beraien artean harremanetan jar daitezen eta mota guztietako informazioak eskuratu eta zalantzak argitzeko aukera… Segi irakurtzen
Api
03
Bilbo Zaharra Euskaltegiak Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu du
Bere izena dioen bezala, Bilboko alde zaharrean kokatuta dagoen euskaltegi ezagun honek Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzua eta Lana maila eskuratu du. Bilbo Zaharra Euskaltegiak HABE 1., 2. eta 3. mailak, Hezkuntzako hizkuntza eskakizunak, administraziokoak, Hizkuntza Eskolakoak, EGA eta ingeles azterketak prestatzeko ikastaro presentzialak emateaz gain, autoikaskuntzarako metodologia berritzaileaz antolatutako formakuntza saioak ere eskaintzen ditu. Informazio gehiago:… Segi irakurtzen
Mar
06
Galemysek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
Galemysek bere webgunean argitaratutako berria ikusi nahi baduzu sakatu hurrengo irudian: Informazio gehiago: www.galemys.com Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Ots
27
Artelatz Kooperatibak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
ARTELATZ, 1991 urteaz geroztik ari da ingurumen alorrean lanean. Tolosan kokatuta dagoen kooperatiba honek, ingurumena izan du ardatz nagusia eta honi buruzko arazoen eta konponbideen berri ematea, kontzientzia hartzea eta aldeko jarrerak sortaraztea. ARTELATZek Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzua euskaraz maila lortu du. Informazio gehiago: www.artelatz.com Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Ots
25
Mintzalasai elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du.
2011ko urritik 20 elkarte eta eragilez osaturiko kolektibo batek, euskararen egunen antolaketan lan egiten duela. Proiektu honek Mintzalasai izena du. Mezu horrek antolatzaileen xedea argiki islatzen du: egun horiek izan daitezela urtean zehar euskaraz bizitzen ahalbidetzen diguten hitzorduen erakusleihoa. Hoien ustez gaurko erronka, euskaraz bizitzeko aukerak sortzea da; euskara jakitetik euskara erabiltzera pasatzea. Mintzalasai Elkarteak… Segi irakurtzen
Ots
18
Serbitzu Elkartea enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
Azkoitiko Serbitzu Elkartea 1991n sortu zen zerbitzuen arloan lan egin eta erreferente bihurtzeko asmoz. Erakunde pribatuei zein publikoei era guztietako zerbitzuak eskaintzen dizkie. Hala, hiri zerbitzuak, errepideetakoak, portukoak, hondartzakoak eta lorazaintzakoak ez ezik, hondakinen tratamendu zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Serbitzu Elkartean Bidean maila lortu du. Informazio gehiago: www.serbitzu.com Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Urt
25
Deportivo Alavesek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila eskuratu du Deportivo Alaves Gasteizko futbol taldeak. 1921ean sortu zen eta ordutik Arabako lurraldeari atxikitako balioek eman diote izaera taldeari. Deportivo Alavesen helburua etorkizunean ere aurrera egiten jarraitzea ahalbidetu dion egitura ekonomiko sendoa sortzea da, hala kirol egituretan erreferente izateko eta Arabako biztanleriarekin identifikazio lortzeko. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Abe
26
Nuevo Futuro Gipuzkoak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
1968an sortu zen irabazi asmorik gabeko erakunde honek, haurtzaroaren nahiz nerabezaroaren garapen eta babesean lan egiten du hainbat lurraldetan. Nuevo Futuro Gipuzkoak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Euskaren bidean maila eskuratu du. Informazio gehiago: www.nuevofuturo.org Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Abe
14
Usansoloko Kiram Armairuak Bai Euskarari Ziurtagiria lortu du
Kiram armairuak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Bidean maila eskuratu du. Kiram armairuak denda Usansolon kokatuta dago, eta bezero euskaldunenganako zerbitzuan euskararen erabilera sustatzeko helburuak jartzen hasi dira. Etxe partikularretarako ez ezik, enpresetan eta etxebizitzen promozioetarako ere lan egiten du Kiram-eko lantaldeak. Informazio gehiago: info@armarioskiram.com eta 944028329 (Yaisa). Atsegin duzu? partekatu:Tweet


