OSTALARITZA & MERKATARITZA HIZKUNTZEN ERABILERA=ZERBITZUAREN KALITATEA Banaiz Bagara Elkarteko kideek Tolosan burutuko den NEL (Nik ere Euskaraz Lanean) ikastaroaren informazioa bidali digute. Ikastaro honen bidez, Tolosako ostalaritza eta merkataritza sektorean euskareren presentzia bermatu eta sustatu nahi da, euskararen erabilera, entitate hauek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatean eta bezeroen gogobetetze mailan eragin zuzena duelako. Ikastaroan, langileak bere… Segi irakurtzen
Mai
08
Durangoko bizibike bizikleta-dendak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
Durangon ireki berri dute bizibike denda Iñigo txirrindulari-ohiak eta Leirek. Bertan bizikleta eskaintza handia izateaz gainera, aholku pertsonalizatua ematen dute, bakoitzaren neurri eta beharretara egokitutako bizikleta aurkitzea baita euren ardura. Bizibike-k Bai Euskarari Ziurtagiriaren Bidean maila jaso du. Bizikletaz lanean zein aisialdian, bakarrik edota umeekin batera gozatzeko aukera paregabea dago Durangoko Barrenkaleko 21eko bizibike-ren laguntzarekin.… Segi irakurtzen


