Mar
10

Bai Euskarari Ziurtagiria Irlandan

Belfasteko Irlandanet enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Euskal Herritik kanpo Ziurtagiria eskuratzen duen lehenengo enpresa da. Irlandanetek hainbat zerbitzu eskaintzen ditu euskaraz: bidaiak, hiri-tourrak, Irlandako musika taldeen kontratazioa, ingelesa ikasteko eta Irlandan bertan lana eta etxebizitza lortzeko zerbitzuak, hitzaldiak, aholkularitzak… Irlandanetek Zerbitzua Euskaraz maila lortu du. Informazio gehiago: http://www.irlandanet.com Atsegin duzu? partekatu:Tweet