Eka
25

hitzApp, euskara ikasteko aplikazio interesgarria

Joko eta ariketa entretenigarrien bitartez euskara ikastea proposatzen digute aplikazio honen garatzaileek. hitzApp aplikazioak, euskarazko 3000 hitz eta esaeraz osaturiko  hiztegia eskaintzen digu, hitz eta esaera hauen ahozkera ere  gure iphone edo ipaden entzun dezakegularik. Egun,  euskarazko hiztegia duten bertsioak daude eskuragarri gaztelaniadunentzat. Aurki, euskaldunentzat ingelera, frantsesa eta alemaniera ikasteko aplikazioak ere argitaratuko dira aplikazio… Segi irakurtzen

Ots
27

Gometegi enpresak euskarazko laneko hiztegia argitaratu du

Laudioko Gometegi enpresa euskaldunak laneko hiztegi elebiduna kaleratu du. Gometegik Bai Euskarari Ziurtagiria dauka, Bidean maila, hain zuzen ere; 1977.urtean sortu zen Euskal Industria Siderurgikoaren laguntzaile gisa, eta, gaur egun, energia hidraulikoan, ontzigintzan, aeronautikan, eolikoan, siderurgian nahiz nuklearrean ari da. Argitalpen berri honen helburu nagusia euskaraz ez dakiten langileen hizkuntza beharrak asetzea da, eta, orrialdeotan,… Segi irakurtzen

Uzt
28

Lanbide Heziketarako hiztegia on-line

Laneki elkarteak sortutako euskarazko hiztegi teknikoa dugu, on-line eta guztiz doakoa. Erabilpen erraza eta azkarra eskaintzen duen tresna da. Bertan, bilaketak Lanbide Heziketa osatzen duten familien bidez egin daitezke. Hitzen esanahiaz gain, hitz hauen testuinguru desberdinak jasotzen dituzten esaldi eta esamoldeak ikusteko aukera ematen digu hiztegi honek. Ikaslan eta Hetel erakundeek garatutako Lanbide Ekimena proiektuaren… Segi irakurtzen