Pep Guardiola ez da Barçaren entrenatzailea izango datorren denboraldian. Honezkero izango zenuten horren berri. Bere erabakia azaltzeko prentsaurrekoa eskaini zuen, katalanez, eta mundu osoko kazetariak eta zaleak berari adi egon ziren. Mundu osokoak! Neuk ere ikusi nuen, nahiz eta futbolzalea ez izan. Une hartan, hemengo kirolariak imajinatu nituen egoera berean… eta hemengo ordezkari politikoak eta… Segi irakurtzen
Abe
30
Nola atera hizkuntza-armairutik?
Abenduaren 28an Ferran Suay eta Gemma Sanginések “Sortir de l´armari lingüístic” liburua aurkeztu zuten Donostiako Espai Catalunya Topalekuan. Katalanez bizi ahal izateko jarrera-gida bada ere, gure hizkuntzan ere erabil daitezke bertan proposatzen diren tresnak eta jarraibideak. Berez, esan genezake autolaguntza-liburua dela, hizkuntza gutxiagotuetako hiztunoi eskainia, zenbait egoeratan hizkuntza-leialtasunak dakarren estresa arintzeari begirakoa. Jakineko kontua da… Segi irakurtzen


