Eka
08

Real Sociedad Fundazioaren Egunak kirola, aisia eta euskara uztartuko ditu igandean

Pasa den astean Real Sociedad Fundazioaren Egunaren lehen edizioa aurkeztu zuten. Prentsaurrekoan Alex Uranga, Real Sociedad Fundazioaren Presidentea, Bittor Alkiza, Realeko hezkuntza futboleko arduraduna eta Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren arduraduna egon ziren. Bertan, ekainaren 9rako Zubietan antolatu duten jardunaldiari buruzko zehaztapenak eman zituzten ezagutzera. Jai egun horretan, futbola, aisia eta euskara uztartuko dira eta… Segi irakurtzen

Mai
06

Eman izena Enpresarean proiektuan

Orain dela hiru urte sortu genuen ENPRESAREAN proiektua, arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen artean elkarlana sustatzeko, esperientziak zein jakintza trukatzeko eta hornitzaile berriak aurkitzeko helburuarekin. Hori guztia, baina, euskara elementu komuntzat duten enpresa, elkarte eta entitateen artean. Era berean, ENPRESAREANen bitartez, enpresei negozio aukerak handitu nahi zaizkie eta produktu/ zerbitzu berriak sortu nahi… Segi irakurtzen

Api
10

Lankidetza hitzarmenak berrituko ditugu Zarauzko Udalarekin eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin

Duela urte batzuk abian jarritako lankidetzari jarraipena eman asmoz eta aurrerantzean ere arlo sozio-ekonomikoan eragite lanarekin jarraitzeko xedearekin, lankidetza hitzarmenak berrituko ditugu datozen egunetan Zarauzko Udalarekin eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin. Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Api
04

“Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko” liburuaren aurkezpena

Jabier Lertxundik idatzitako liburu honen aurkezpena hilaren 9an, Donostiako Fermin Kalbeton kaleko “Elkar Aretoan” izango da. Aurkezpena ostean,  liburuan jorratutako gaiei buruz  solasaldia burutuko da. Jabier Lertxundi ekonomian doktorea eta soziologian lizentziatua da eta gaur egun Itzarri Consultingeko koordinatzaile lanetan dihardu.  Koikili Lertxundiren itzulpen lanei esker, liburua euskaraz ere argitaratu ahal izan da. Informazio gehiago:… Segi irakurtzen

Mar
19

Management eta hizkuntza-plangintza uztarri berean

Xabier Erize nafar soziolinguista da. Zazpi urtez (2004-2011), Nafarroako Kutxaren Hizkuntza Garapena nahiz Gizarte Erantzukizuna arloetako sortzailea eta zuzendaria izan da, eta azken aldian Management-a eta hizkuntza plangintza elkartzeko proposamena lantzen dabil. Management-a zer den galdetuta, enpresa eta erakundeen zuzendaritzaz arduratzen den diziplina gisa aurkeztu digu. “Erakunde bateko zuzendaritzak eta arloz arloko arduradunek elkarrekin duten… Segi irakurtzen

Mar
18

AKTING ingeniaritza enpresak KORRIKAren aplikazioa sortu du

Euskararen aldeko lasterketa erraldoia non dagoen, zein abiadurarekin datorren, zauden lekura  iristeko zenbat denbora falta den jakin nahi duzu? Korrikaren aplikazio honekin hori guztia eta gehiago izango duzu zure sakeleko telefonoan. Egoera pantaila: Korrikaren momentuko egoera eskainiko duen pantaila orokorra: Ibilbidea: lekukoaren kokalekua denbora errealean, norberaren kokalekua (Korrikarekiko distantzia ezagutzeko) “Lekukoaren bila” jolas birtuala: galdera… Segi irakurtzen

Mar
07

Korrika: Eman euskara elkarri

Aste bat falta da aurtengo Korrika asteko, hurrengo ostegunean (martxoak 14) hasiko da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Badira 33 urte hasi zela, aurtengoa 18. izango da. Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu. Urte hauetan zenbat kilometro egin dira euskararen alde? ziur asko izan direla. Aurten ere… Segi irakurtzen

Mar
01

AUSKALO, euskara ikasi edo hobetzeko jokoa

Euskara ikasi edo hobetzeko pentsatuta dagoen joko interesgarri hau, android edo IOS sistema duten mugikorrentzako diseinatuta dago. Aplikazio honek, hain ezaguna den Tribial sistema erabiltzen du norberak  nahi duenean euskara ikasi eta praktikatu ahal izateko. Euskara maila guztientzat zuzenduta dago eta  zailtasun ezberdinak eskaintzen ditu beharren arabera. AUSKALO “Google Play”-en edo “App Store”-an aurkitu eta doan… Segi irakurtzen

Ots
21

TXOOTX! Sagardotegien sare sozial berria

Sagardotegi garaia hasita dagoela eta, aurten berrikutza batekin proba egiteko aukera dugu, Txootx!  sagardotegien zerrenda eta sare soziala hain zuzen ere. Bertan, sagardotegien zerrenda balorazioen arabera ordenaturik, sagardotegien mapa eta sagardotegi bakoitzerako informazio orokorraz gain, erabiltzaileen iruzkin balorazio eta argazkiak ikus daitezke. Mugikorrentzako aplikazio hau doakoa da eta euskara hutsean argitaratua dago. Azken orduan sagardotegi… Segi irakurtzen

Urt
17

VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia, urtarrilaren 31n

Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean. ARRUE Ikerketa izenburupean egingo da aurten VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia, Donostiako Kursaaleko hitzaldi aretoetan. Jardunaldien webgunean dago egitaraua, eta izen emateko epea zabalik dago urtarrilaren 28ra arte. Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Sarrera zaharrenak «