“Eman giltza” izeneko kanpaina Bizkaiko hainbat udalerriren ekimen bateratua da eta bere helburua da gurasoak jabetzea euskararen transmisioak duen garrantziaz. 0 eta 6 urte bitarteko umeen gurasoei bideratuta dago kanpaina hau eta gure seme-alaboi euskara transmititzeko orduan sortu ahal zaizkigun zenbait kezka edota zalantza argitzeko tresnak, aholkuak eta adibideak topatuko ditugu webgune honetan. Atsegin duzu?… Segi irakurtzen
Eka
01
Api
18
Hautagaiak, euskalakariak?
Bukatu da aurtengo Korrika, arrakasta handiz bukatu ere! Gure herri, hiri eta errepideetan euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duen euskalakari-uholdea aritu da. Euskalakari hauei guztiei hausnarketa-saiotxo bat proposatu nahi diet. Izan ere, egunotan hauteskunde-giroa dago eta alderdi politikoak, ohi bezala, hautagaiak eta datozen urteotan garatu asmo dituzten egitarau eta politikak aurkezten ari dira… Azterketa eta… Segi irakurtzen
Api
07
Badator! Hemen da Korrika 17!
Aurrera Korrika! Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Api
05
Hendaian euskaraz
Martxoko hilabetea, euskararen hilabetea izaten ari da Hendaiako herrian. Hendaiako herriak berezitasun handi bat du inguruko herriekin konparatuta: karriketan española eta frantsesa hein berdinean entzuten dira eta, beraz, euskararen lekua hirugarrenera pasatzen da. Herriko Etxeak joan den urtean hasi zuen ekimena bere bidea egiten ari da euskararen atxikitze eta garatzeko helburuarekin. Ikusiz arrakasta ukan zuela,… Segi irakurtzen
Api
01
Zenbait zerbitzu elebitan eskainiko ditu ANAPEHk
Bere bazkideei eskaintzen dizkien zerbitzuetako batzuk elebitan ematen hasiko da Asociación Navarra de Pequeña Empresa de Hostelería (ANAPEH) elkartea. Modu horretan, Bortziriak, Malerreka, Baztan, Sakana eta Leitzaldeko 57 ostalarik eginiko eskaera bateratuari erantzungo dio. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak zubi lana egin du prozesuan eta ostalarien eskaerak transmititu zizkion ANAPEH ostalarien elkartearen ordezkaritzari, joan den urte… Segi irakurtzen
Mar
30
Zer da aritu.eu?
Artez Euskara Zerbitzuko Estiñe Astorkia eta Arritxu Zelaia aritu.eu egitasmoari buruzko azalpena ematen ETB1eko Arratsaldero saioan. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Mar
28
Telebista eta umeen ikasteko gaitasuna
Bost urteko semeak gaztelera nola ikasi nuen galdetu dit, “nik bezala marrazki bizidunak ikusten?”. Ez dut erantzuten jakin, baina suposatzen dut telebistak gazteleraren ikaste-prozesuan lagundu zidala. Ikasten agian ez, baina gaztelera ulertzen seguru lagundu zidala. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Mar
18
Aintzin-iritzien gainetik pasatuz….
Pertsona oro, aitzin iritziz beteak gira, gure lana egiterako orduan, pertsona batekin harremanetan jartzeko orduan etb…. Hainbat eta hainbat adibide ditugu gure inguruan. Askotan gainera, iritzi horiek gure lanean ere, arrastaka ibiltzera bideratzen gaituzte. Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartearen eguneroko lanean ere hori gertatzen zaigu, bereziki hedapena lantzen dugunean: “herri horretan hedatzea oso zaila da, turistikoa… Segi irakurtzen
Mar
17
Joomla! euskaraz
Atal honetan euskaraz topa ditzakegun teknologia eta tresna berriei buruz hitz egin eta informazioa eskainiko dugu. Joomla! sistemarekin hasiko gara: Joomla!Euskaraz komunitatea, 2009ko apirilaren 18an, Bilbon egindako lehenengo Joomla! Kaferaren ondorioz sortzen da. Bertan bildutakoek, Joomla inguruan komunitate euskaldun bat sortzeko beharra ikusi zuten, indarrak batzeko eta plataformaren erabilera Euskal Herrian bultzatzeko. Atsegin duzu? partekatu:Tweet


