Mar
26

Euskara ikuskizun

Datozen egunotan Wonderland zirkua Gasteizen izango da. Hirian zehar iragartzen hasi dira. Askotan etortzen dira gure herrietara zirkuak… edo enogastronomiarekin zerikusia duten ekimenak, erdi aroko azokak, merkatuak, jaialdiak, festibalak eta era guztietako ikuskizunak. Gasteizko Udalaren Hizkuntza Ofizialen Eskuliburua begiratu dut. Bertan ezartzen denaren arabera, euskara eta gaztelera erabili behar dira, ahoz zein idatziz, Udalak enpresaren… Segi irakurtzen

Mar
14

Eman euskara elkarri, eman urrats biziak

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearentzat ohore bat izango da Korrikako lehenengo lekukoa eramatea. Ohore konpartitua, gainera. Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean euskalgintzaren alorrean gabiltzan elkarteetako eta enpresetako ordezkarioi egokitu baitzaigu Korrikaren 18. edizioaren lehenengo urratsak ematea. Eman Euskara Elkarri, horixe da AEKk aurtengorako aukeratu duen leloa. Eta horixe islatuko dugu milaka eta milaka euskaltzalek Andoaindik Baionara… Segi irakurtzen

Ots
15

Etorkizuna eraikitzen ari gara

Aurtengo urtarriletik ekainera bitartean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen Hausnarketa Estrategikoa (2013-2015) zehaztuko da. Ez da hutsetik abiatuko, bere garaian “Ziurtagiriaren Elkartearen estrategia, 2009-2012″ onartu baitzen. Bertan, Ziurtagiriaren Elkartearen misio, balio eta ikuspegia definituta daude. Halaber, 2009an, Berrikuntza Agendaren definizioa egin zen eta estrategian egokitzapenak txertatu ziren. Horrela, Hausnarketa Estrategikoaren bitartez, urte hauetan egoera zertan aldatu… Segi irakurtzen

Urt
08

Hizki larriz

Semea irakurtzen ikasten ari da. Oraingoz, hizki larriz dauden kartelak, oharrak eta abar irakurtzen ditu, horiek bai, etengabe. Horregatik, hizkuntza paisaian euskaraz oso gutxi dagoela nabarmenegia egiten ari zait egunotan…  Ez dut azterketa sakonik egin. Nahikoa da kale bat aukeratzea edo etxetik lanerako ibilbidean dauden idazkiei erreparatzea  horretaz jabetzeko. “Estanco”, “Frutería y charcutería”, “Prohibido fijar… Segi irakurtzen

Abe
07

Garai berrietara egokitu

Hamabi urte nituen Euskararen Legea onartu zenean. Garai hartan, euskaraz hitz solte batzuk baino ez nituen ezagutzen. 30 urteotan eraldaketa nabarmena izan da. Bai eta lan munduan ere… Baina, legeak eraginda? Gizarte-erabilera arautzen duen kapituluan xedatutakoaren arabera, herri-aginteek neurri egokiak hartuko dituzte eta beharrezko bitartekoak jarriko alor guztietan euskararen erabilera sustatzeko, herritarrek jarduera guztiak euskaraz… Segi irakurtzen

Urr
19

Arabako bidegileei saria

Lazarraga Sariak 2012 aurkeztu ditugu Gasteizen. Orain dela bi urte Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak elkarlanean sortu eta antolatu genuen egitasmoa da. Lehenengo edizio haren ondotik dator bigarren hau, helburu, filosofia eta dinamika berarekin, eta etorkizunean gehiago izatea espero dugu. Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak euskararen normalizazioan eragiten jarraituko… Segi irakurtzen

Ira
14

Enpresarean. Negozio-aukera berriak, euskaraz

ENPRESAREAN Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen proiektu bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Donostiako Udalarekin ela Kutxa Fundazioarekin elkarlanean kudeatzen duena. ENPRESAREANen helburuak dira elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta euskararen erabilerak negozio munduan dituen onurak agerian uztea. Hori guztia, baina, euskara elementu komuntzat duten enpresa, elkarte eta entitateen artean. Era berean, ENPRESAREANen bitartez, enpresei negozio aukerak handitu… Segi irakurtzen

Eka
26

Profesional biziak, kalitatezko urratsak

Egun hauetan hitz hauek izan ditut buruan bueltaka… “Guztiok izan nahi dugu lider, kalitatezko eta profesional. Mundura zabalik egonda, gertuko eta konfiantzazko izateko ari gara lanean. Guk euskara gehitu diogu horri guztiari. Balioa ematen digulako, aberats eta lehiakor egiten gaituelako. Eta pertsonek gure ahalegina saritzen dute.” Zuei ez zaizkizue ezagunak egingo, baina Bai Euskarari Ziurtagirian… Segi irakurtzen

Mai
25

¡Ben fet, Pep!

Pep Guardiola ez da Barçaren entrenatzailea izango datorren denboraldian. Honezkero izango zenuten horren berri. Bere erabakia azaltzeko prentsaurrekoa eskaini zuen, katalanez, eta mundu osoko kazetariak eta zaleak berari adi egon ziren. Mundu osokoak! Neuk ere ikusi nuen, nahiz eta futbolzalea ez izan. Une hartan, hemengo kirolariak imajinatu nituen egoera berean… eta hemengo ordezkari politikoak eta… Segi irakurtzen

Ots
05

Baskonia: hurrengo partidarako erronka

Ikusgarria da Baskoniaren pabiloi berritua. Deigarria bere pantaila erraldoia. Inbertsio handia egin behar izan dute, instituzioek batez ere, pabiloia berriztatzeko eta goi mailako azpiegitura eraiki ahal izateko. Nabari da oraindik ere bukatu gabe dagoela: goiko eraztuneko sektoreak falta dira, kanpoaldea atondu behar dute eta hizkuntzaren aldagaiari erreparatu beharko diote… Gaurkoan harrituta geratu naiz pantaila erraldoian… Segi irakurtzen

Sarrera zaharrenak «