Api
18

Saskia app

Mandatuak, errekaduak, enkarguak, erosketak non apuntatu ez dakizula, erosi beharrekoen zerrenda etxean ahaztu duzula, azken orduan pisu-kideak zer eskatu dizun ez duzula gogoratzen edo etxean gosaltzeko galleta nahikoa dituzun ez dakizula… Saskia,  erosketa zerrenda mugikorrean egiteko aplikazioa, egoera horietan  lagungarri izango duzu. Euskara hutsez  eginiko aplikazioa da. Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Api
09

Gure ordenagailu eta beste gailu batzuekin euskaraz lan egiteko funtsezko giltzarriak

Nahiz eta gure eguneroko bizitzan euskaraz aritu, badaude oraindik alor batzuk non euskararen presentzia ez den oso agerikoa. Hoietariko bat Informazio eta Komunikazioen arloa da. Dena den, askotan euskararen “absentzia” hori gehiago da erabiltzailearen ohitura faltagatik edo sistemek eskeintzen dizkiguten aukerak ezagutzen ez ditugulako aukerarik ez egoteagatik baino. Orduan, gure ordenagailuak, sakelekoak, tabletak euskaraz erabili… Segi irakurtzen

Mar
18

AKTING ingeniaritza enpresak KORRIKAren aplikazioa sortu du

Euskararen aldeko lasterketa erraldoia non dagoen, zein abiadurarekin datorren, zauden lekura  iristeko zenbat denbora falta den jakin nahi duzu? Korrikaren aplikazio honekin hori guztia eta gehiago izango duzu zure sakeleko telefonoan. Egoera pantaila: Korrikaren momentuko egoera eskainiko duen pantaila orokorra: Ibilbidea: lekukoaren kokalekua denbora errealean, norberaren kokalekua (Korrikarekiko distantzia ezagutzeko) “Lekukoaren bila” jolas birtuala: galdera… Segi irakurtzen

Mar
01

AUSKALO, euskara ikasi edo hobetzeko jokoa

Euskara ikasi edo hobetzeko pentsatuta dagoen joko interesgarri hau, android edo IOS sistema duten mugikorrentzako diseinatuta dago. Aplikazio honek, hain ezaguna den Tribial sistema erabiltzen du norberak  nahi duenean euskara ikasi eta praktikatu ahal izateko. Euskara maila guztientzat zuzenduta dago eta  zailtasun ezberdinak eskaintzen ditu beharren arabera. AUSKALO “Google Play”-en edo “App Store”-an aurkitu eta doan… Segi irakurtzen

Ots
21

TXOOTX! Sagardotegien sare sozial berria

Sagardotegi garaia hasita dagoela eta, aurten berrikutza batekin proba egiteko aukera dugu, Txootx!  sagardotegien zerrenda eta sare soziala hain zuzen ere. Bertan, sagardotegien zerrenda balorazioen arabera ordenaturik, sagardotegien mapa eta sagardotegi bakoitzerako informazio orokorraz gain, erabiltzaileen iruzkin balorazio eta argazkiak ikus daitezke. Mugikorrentzako aplikazio hau doakoa da eta euskara hutsean argitaratua dago. Azken orduan sagardotegi… Segi irakurtzen

Ots
20

Calypso softwarea euskaraz

CALYPSO, industria arloan, metrologia eta  geometria konplexuetarako programa osoa eskaintzen duen softwarea da. Esku eta CNC neurketetarako disenatuta dago, era berean online eta offline bidez programatu daiteke. Klik gutxi batzuen bidez, industrian erabiltzen diren edozein piezaren ezaugarri eta tolerantziak definitu daitezke eta orain arte ingelesez eta gaztelaniaz bazegoen ere, euskarazko bertsioa jada merkatuan lortu daiteke.… Segi irakurtzen

Urr
31

OpenOffice euskaraz

OpenOffice.org , aske eta dohainik eskuratu daitekeen bulegorako suita da. OpenOffice.org (ez OpenOffice, marken arteko lehia egon zen), LGPL lizentziapean kode irekiko bulegotika-suite bat sortzeko proiektu komunitario bat da, Sun Microsystemsen StarOfficen oinarrituta. Microsoft Officen sortutako fitxategiak zuzenean irakurtzeko gai da, baina bere formatu propioa erabiltzen du, XMLn oinarrituta dagoena. Fitxategiak XML formatuan sortu eta… Segi irakurtzen

Eka
25

hitzApp, euskara ikasteko aplikazio interesgarria

Joko eta ariketa entretenigarrien bitartez euskara ikastea proposatzen digute aplikazio honen garatzaileek. hitzApp aplikazioak, euskarazko 3000 hitz eta esaeraz osaturiko  hiztegia eskaintzen digu, hitz eta esaera hauen ahozkera ere  gure iphone edo ipaden entzun dezakegularik. Egun,  euskarazko hiztegia duten bertsioak daude eskuragarri gaztelaniadunentzat. Aurki, euskaldunentzat ingelera, frantsesa eta alemaniera ikasteko aplikazioak ere argitaratuko dira aplikazio… Segi irakurtzen

Mai
28

Hirudart 3D, errealitate birtual eta multimedia enpresak Zerbitzua Euskaraz maila eskuratu du

Bilbon kokaturiko Hirudart enpresako Amaia Eluk eta Idoia Tolosak ez dute etsiko Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzua eta Lana Euskaraz maila eskuratu arte; horrela dioskute Bidean maila eskuratu eta gero Zerbitzua Euskaraz maila lortu dutela jakitean. Hirudart teknologia berrietako enpresak 3D Infografian, Errealitate Birtualean eta Multimedian du oinarria. Ondorengo hauek dira eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak: Infoarkitektura,… Segi irakurtzen

Api
23

Hirudart 3D infografia, errealitate birtual eta multimedia teknologiako enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Hirudart teknologia berrietako enpresa da, eta 3D Infografian, Errealitate Birtualean eta Multimedian du oinarria. Ondorengo hauek dira Hirudart-eko zerbitzu nagusiak: Infoarkitektura, 3D animazioak, webguneen diseinua eta garapena, 360º-ko Bisita Birtual Interaktiboak, Errealitate Birtuala, Multimedia eta 3D Infografia. Hirudart-ek Bai Euskarari Ziurtagiriaren BIDEAN maila eskuratu du. Portfolio garrantzitsua dute, izan ere, ikus-entzunezkoen alorrean, 3Dko diseinuan eta… Segi irakurtzen

Sarrera zaharrenak «