Aste honetan egingo da udaletako euskara zerbitzuak biltzen dituen V. Udaltop Topaketa. Apirilaren 25 eta 26an, osteguna eta ostirala, izango dira jardunaldiak Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta bi egunez Nola aktibatu herritarrak udalarekin euskaraz jarduteko? Zer eta nola egin, euskaraz ikus gaitzaten? gaiaren inguruan jardungo dute. Aurtengo egitaraua 11 hitzaldiz, talde-lan dinamika batez eta… Segi irakurtzen
Api
09
Gure ordenagailu eta beste gailu batzuekin euskaraz lan egiteko funtsezko giltzarriak
Nahiz eta gure eguneroko bizitzan euskaraz aritu, badaude oraindik alor batzuk non euskararen presentzia ez den oso agerikoa. Hoietariko bat Informazio eta Komunikazioen arloa da. Dena den, askotan euskararen “absentzia” hori gehiago da erabiltzailearen ohitura faltagatik edo sistemek eskeintzen dizkiguten aukerak ezagutzen ez ditugulako aukerarik ez egoteagatik baino. Orduan, gure ordenagailuak, sakelekoak, tabletak euskaraz erabili… Segi irakurtzen
Urt
17
VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia, urtarrilaren 31n
Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean. ARRUE Ikerketa izenburupean egingo da aurten VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia, Donostiako Kursaaleko hitzaldi aretoetan. Jardunaldien webgunean dago egitaraua, eta izen emateko epea zabalik dago urtarrilaren 28ra arte. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Abe
21
Elkarmedia enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
Elkarmediak Azkoittixen Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila jaso du. Argazkian, Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria, Jose Antonio Sudupe Elkarmediako kidea, eta Agurtzane Epelde Azkoitiko Udaleko Euskara zinegotzia ageri dira Bai Euskarari Ziurtagiria entregatzen. ElkarMedia S.L, software ingeniaritzan aritzen da. Enpresa, administrazio eta partikularrekin lan egiten du, software sorkuntzan eta garapenean, prestakuntza ematen, sistemak instalatu eta mantentzen, web… Segi irakurtzen
Abe
19
Uria Sukaldeak Bai Euskarari Ziurtagiria “Zerbitzua Euskaraz” eskuratu du
Azkoitiko Uria Sukaldeak Zerbitzua Euskaraz maila lortu du. Azkoitiko Udaleko euskara zinegotzi Agurtzane Epeldek eta Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendari den Rober Gutiérrezek eman egin diote aitortza. Uria Sukaldeak Bidean maila lortu zuen aurreko urtean, eta aurten mailaz igo da. Ziurtagiriaren Elkarteak hiru maila eskaintzen ditu, eta Zerbitzua eta Lana maila da altuena. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Abe
18
Bizkaian TEKNIKARIA behar dugu, Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedatze lanean aritzeko
Ziurtagiriaren Elkarteak Bizkaian Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedatze lanean aritzeko TEKNIKARIA behar du. Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak: Curriculuma eta erreferentziak. Komunikazio gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak eta antzekoak. Izaera komertziala. Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna. Lana antolatzeko gaitasuna. Antzeko lanetan aritu izana. B1 gida-baimena eta kotxea. Lan baldintzak: Egun osoko lanpostua. Lanean hastea berehalakoa izango… Segi irakurtzen
Abe
10
Bortzirietako Bai Euskarari zozketaren bi sariak Lesakan banatu dira
Euskara Mankomunitateak Bai Euskarari Zozketa antolatu du. Guztira 10.000 boleto prestatu dituzte, Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileek beren bezero, ikasle edota bazkideei banatzeko. Zozketatzen diren sariak Bai Euskarari Ziurtagiria duten bi eragilek emanak dira. Abenduaren 4an zozketa egin da, eta zenbaki saridunak atera dira. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Abe
04
Gasteizko Mintzodromoaren argazkiak
Euskararen erabilera sustatu eta hizkuntza ikasten ari direnen artean jarrera aktiboa bultzatzeko helburuarekin Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak hiru Mintzodromo antolatu zituen azaroaren 28an Gasteizko Artium Museoan, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Hona hemen Mintzodromoaren ARGAZKIAK. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Aza
30
Euskaraz bizi nahi dugu
Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Aza
21
Euskaraz lan egin nahi dutela aldarrikatu dute
Eremu sozioekonomikoan euskaraz bizi nahi duten hainbat herritarrek agerraldia egin dute Donostian. Lan munduaren euskalduntzean lan egiten duten profesionalek eta hainbat herritarrek arlo honetan ere euskaraz bizi ahal izateko eurek egiten duten ahalegina aitor diezaieten eskatu diote Administrazioari eta horretarako beharrezkoak diren neurriak har ditzan. Euskaraz bizitzeko nahia abenduaren 1ean euskaraz bizi nahi dugu lelopean… Segi irakurtzen


