Mai
13

Serbitzu Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria hartu du

Erakunde pribatuei zein publikoei era guztietako zerbitzuak eskaintzen dizkien Serbitzu Elkartea S.L. enpresako gerenteak esker onez hartu du hizkuntzaren kudeaketan egiten duten lana kreditatzen duen egiaztagiria eta mailaz igotzeko urratsak emateko prest agertu da. Egoitza nagusia Azkoitian duen enpresa 1991n sortu zen  zerbitzuen arloan lan egin eta erreferente bihurtzeko asmoz. Hala, hiri zerbitzuak, errepidetakoak, portutakoak,… Segi irakurtzen

Mai
06

Eman izena Enpresarean proiektuan

Orain dela hiru urte sortu genuen ENPRESAREAN proiektua, arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen artean elkarlana sustatzeko, esperientziak zein jakintza trukatzeko eta hornitzaile berriak aurkitzeko helburuarekin. Hori guztia, baina, euskara elementu komuntzat duten enpresa, elkarte eta entitateen artean. Era berean, ENPRESAREANen bitartez, enpresei negozio aukerak handitu nahi zaizkie eta produktu/ zerbitzu berriak sortu nahi… Segi irakurtzen

Api
23

Lan munduan euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena berritu dute Ziurtagiriaren Elkarteak eta Zarauzko Udalak

Udalerriko hainbat Ziurtagiridunen presentziarekin, 2005 urtean abian jarritako lankidetza hitzarmena berretsi zuten atzokoan Juan Luis Illarramendi Zarauzko Alkateak eta Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteko Zuzendariak, prentsaurrean eginiko agerraldian. Bi aldeak pozik agertu ziren hitzarmena sinatu berritan. Izan ere, lankidetza hitzarmenean jasotzen den bezala, bi erakundeen indar eta ahaleginen sinergiak batu eta arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera areagotzen… Segi irakurtzen

Api
22

EHZ-k auzolana, elkarlana festibalaren erdigunean ezarriko du

Bai Euskarari Ziurtagiria duen Euskal Herria Zuzenean elkartea, 1992-an sortu zen PIZTU elkartearen segipen zuzena da. Hasieratik, Elkarteak Euskal Herrian ikusgarrigintzan oinarrituriko laguntza eta trukaketa plataforma bat izatea zuen helburu eta EHZ festibala ildo horretatik sortu zen,1996an Arrosako zolan. Garai hartan, festibala gutxi zeuden Euskal Herrian zein Europa osoan. Geroztik, EHZ-k beti lan ardatz berdinen… Segi irakurtzen

Api
19

GAZTEZULOk Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

1999an BAGERA Donostiako euskara elkartearen barruan sortutako komunikazio proiektu honek,  Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzu eta Lana maila eskuratu du. GAZTEZULOk  Euskal Herri osoko eta era guztietako gaiak lantzen ditu. Sareari eta bereziki bere webguneari esker, gazteen arteko  harremanak sustatzen dihardu, gazteek beraien artean  harremanetan jar daitezen eta mota guztietako informazioak eskuratu eta zalantzak argitzeko aukera… Segi irakurtzen

Api
10

Lankidetza hitzarmenak berrituko ditugu Zarauzko Udalarekin eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin

Duela urte batzuk abian jarritako lankidetzari jarraipena eman asmoz eta aurrerantzean ere arlo sozio-ekonomikoan eragite lanarekin jarraitzeko xedearekin, lankidetza hitzarmenak berrituko ditugu datozen egunetan Zarauzko Udalarekin eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin. Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Api
04

“Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko” liburuaren aurkezpena

Jabier Lertxundik idatzitako liburu honen aurkezpena hilaren 9an, Donostiako Fermin Kalbeton kaleko “Elkar Aretoan” izango da. Aurkezpena ostean,  liburuan jorratutako gaiei buruz  solasaldia burutuko da. Jabier Lertxundi ekonomian doktorea eta soziologian lizentziatua da eta gaur egun Itzarri Consultingeko koordinatzaile lanetan dihardu.  Koikili Lertxundiren itzulpen lanei esker, liburua euskaraz ere argitaratu ahal izan da. Informazio gehiago:… Segi irakurtzen

Api
03

Bilbo Zaharra Euskaltegiak Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu du

Bere izena dioen bezala, Bilboko alde zaharrean kokatuta dagoen euskaltegi ezagun honek  Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzua eta Lana maila eskuratu du. Bilbo Zaharra Euskaltegiak HABE 1., 2. eta 3. mailak, Hezkuntzako hizkuntza eskakizunak, administraziokoak, Hizkuntza Eskolakoak, EGA eta ingeles azterketak prestatzeko ikastaro presentzialak emateaz gain, autoikaskuntzarako metodologia berritzaileaz  antolatutako formakuntza saioak  ere  eskaintzen ditu. Informazio gehiago:… Segi irakurtzen

Api
01

EHKOlektiboa Euskal Herriko nekazaritza ekologikoen elkarteen kolektiboa

Bai Euskarari Ziurtagiridun den Biharko Lurraren Elkarteak ENEEK, Lurreko, Bionekazaritza, Biolur eta Landare elkarteekin batera EHKO sortu dute. Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa egiten duten baserritarrek eta elkarteek osatzen duten kolektiboa da, herritarren parte hartzearekin. Ikuspegi zabal batekin eta jatorrizko filosofiaren ildotik, tokiko nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa definitzen, babesten eta bultzatzen duen taldea da. Proiektu kolektibo… Segi irakurtzen

Mar
19

Urrats Biziak Kirolean

Urrats Biziak lelopean, Ziurtagiriaren Elkartetik kirolean ere eragiteko asmotan gabiltzala, hara non ikusi dudan komunikabideetan F.C. Barcelonak eta Plataforma per la Llenguak bat egiten dutela kirolaren bidez katalanera sustatzeko. Hain zuzen ere, kirol alorrean harrera linguistikorako gida bat (Amb el català, xuta i gooool!) argitaratu berri dute elkarlanean. Horrela, hizkuntzaren sustapena eta kirola uztartzen dituen… Segi irakurtzen

Sarrera zaharrenak «