Parentesirik gabe esanda, “euskararen maratoia”, gure hizkuntza biziberritzeko Euskal Herrian egiten ari garen bidea izendatzeko balio dezake. Parentesian dagoena ere esanda, ordea, adiera orokor horrez gain, helburu bera duen eta “soilik” Lasarte-Orian bizi dugun “festa” baten esanahia ere badu. Euskararen Maratoia lasarte-oriatar askok euskaldun izateko dugun nahia sinbolizatzen duen jai bat da. 1986an hasi eta… Segi irakurtzen
Urr
05
Euskaraz bizi praktikatik eta patrikatik
Bizi dugun garaiaren ezaugarrietako bat da bertakoa bezain gertukoa egin zaigula urrutikoa, eta horrek berarekin ekarri du arroztasuna baztertu eta aniztasuna gure ezaugarri egitea. Guztia dago elkarlotuta, eta guztiok gaude harremanetan, internet da horren lekuko. Gizakiok gure artean aritu eta elkar ulertzeko beharrak eraginda perfekzionatu ditugu horretarako baliabideak. Tresnak ugari bai, baina guztietan garrantzitsuena hizkuntza… Segi irakurtzen
Ira
28
Euskara eta lana III
Imajinazioa buruko irudiak sortzean datza. Irudikapenetik berrikuntzarako bidea egin ohi da talde osoa irudi bera ikusteko gai izan eta hura hezurmamitu arte ekiteko aukera duenean. Ariketa interesgarria beraz, «Euskaldunok» — (euskal hiztunon zentzuan)— edo «euskal komunitateak» zer irudikatzen dugun esaten dugunean. Ba al dago irudi kolektibo bat, dagoena islatzen duenik edo berrikuntzara eramaten gaituenik? Hala… Segi irakurtzen
Mar
28
Konkrealusitivity DBHko ikasleentzako adimen-lehiaketa Durangaldean
Durangoko San José Maristak ikastetxeak hasiera eman dio astelehenean Konkrealusitivity izeneko DBHko ikasleentzako lehiaketari. Bigarren urtez antolatu du adimen-norgehiagoka hau Bai Euskarari Ziurtagiria duen Maristen ikastetxeak, eta aurten, DBH-ko 4.mailako 120 ikasle inguruk parte hartuko du, hurrengo ikastetxeen izenean: Durangoko Nevers eta San Antonio-Santa Rita, Elorrioko Lourdesko Ama, eta Zornotzako Karmengo Ama. Ekimenaren ardatzak konfiantza,… Segi irakurtzen
Urr
06
Hizkuntza lidergoaren golak
Produktibitate eta konpetibitate eredua krisian ei dago. Garai hauetan futbola bezalako entretenimenduak behar ditugu sumindurari aurre egingo badiogu. Nabarmen botika ona da futbolak dituen audientziak kontuan hartzen baldin baditugu. Audientzia-liderra da askotan. Max Weberren esanetan lidergoa “beste pertsona batzuen jokabidean eragiteko gaitasuna da”. Argi dago lidergoa eta boterea ongi ezkontzen direla. Hurbil sumatzen dut nik… Segi irakurtzen


