Aillarramendi

Egilearen gaineko informazioa

Nombre: Arkaitz Illarramendi
Fecha de registro: Martxoa 1, 2011

Sarrera berrienak

  1. Serbitzu Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria hartu du — Maiatza 13, 2013
  2. Lan munduan euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena berritu dute Ziurtagiriaren Elkarteak eta Zarauzko Udalak — Apirila 23, 2013
  3. Lankidetza hitzarmenak berrituko ditugu Zarauzko Udalarekin eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin — Apirila 10, 2013
  4. Urrats Biziak Kirolean — Martxoa 19, 2013
  5. Ziurtagiria hedatzeko Urrats Biziak Lizarran — Martxoa 5, 2013

Komentario gehien duten sarrerak

  1. Urrats Biziak Latz Tresnak enpresan: “Bai Euskarari Ziurtagiria dugunetik gure bezero kopurua nabarmen igo dela ohartu gara” — 2 komentario
  2. Euskaraz kontsumitu nahi dut — Komentario bat
  3. Bai Euskarari Ziurtagiriariaz informatzeko aurkezpen saioa antolatu dugu martxoaren 4rako Lizarran — Komentario bat

Idazlearen sarrera zerrenda

Mai
13

Serbitzu Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria hartu du

Erakunde pribatuei zein publikoei era guztietako zerbitzuak eskaintzen dizkien Serbitzu Elkartea S.L. enpresako gerenteak esker onez hartu du hizkuntzaren kudeaketan egiten duten lana kreditatzen duen egiaztagiria eta mailaz igotzeko urratsak emateko prest agertu da. Egoitza nagusia Azkoitian duen enpresa 1991n sortu zen  zerbitzuen arloan lan egin eta erreferente bihurtzeko asmoz. Hala, hiri zerbitzuak, errepidetakoak, portutakoak,… Segi irakurtzen

Api
23

Lan munduan euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena berritu dute Ziurtagiriaren Elkarteak eta Zarauzko Udalak

Udalerriko hainbat Ziurtagiridunen presentziarekin, 2005 urtean abian jarritako lankidetza hitzarmena berretsi zuten atzokoan Juan Luis Illarramendi Zarauzko Alkateak eta Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteko Zuzendariak, prentsaurrean eginiko agerraldian. Bi aldeak pozik agertu ziren hitzarmena sinatu berritan. Izan ere, lankidetza hitzarmenean jasotzen den bezala, bi erakundeen indar eta ahaleginen sinergiak batu eta arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera areagotzen… Segi irakurtzen

Api
10

Lankidetza hitzarmenak berrituko ditugu Zarauzko Udalarekin eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin

Duela urte batzuk abian jarritako lankidetzari jarraipena eman asmoz eta aurrerantzean ere arlo sozio-ekonomikoan eragite lanarekin jarraitzeko xedearekin, lankidetza hitzarmenak berrituko ditugu datozen egunetan Zarauzko Udalarekin eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin. Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Mar
19

Urrats Biziak Kirolean

Urrats Biziak lelopean, Ziurtagiriaren Elkartetik kirolean ere eragiteko asmotan gabiltzala, hara non ikusi dudan komunikabideetan F.C. Barcelonak eta Plataforma per la Llenguak bat egiten dutela kirolaren bidez katalanera sustatzeko. Hain zuzen ere, kirol alorrean harrera linguistikorako gida bat (Amb el català, xuta i gooool!) argitaratu berri dute elkarlanean. Horrela, hizkuntzaren sustapena eta kirola uztartzen dituen… Segi irakurtzen

Mar
05

Ziurtagiria hedatzeko Urrats Biziak Lizarran

Sektore desberdinetako entitateak hurbildu ziren atzo iluntzean  Lizarrako Maria Vicuña eraikinean antolatu genuen bilera informatibora. Bai Euskarari Ziurtagiria eta Ziurtagiriaren Elkartearen lana bertako komertzio, enpresa eta mota ezberdinetako elkarteetara iristaraztea izan zen atzoko aurkezpenaren helburu nagusia. Bilera informatiboa abiapuntu hartuta, hurrengo urratsa egitasmoa udalerrian zabaltzea izango da. Asmo horrekin eta  Olga eta Alfredo herritarren ekimenari… Segi irakurtzen

Ots
06

Bai Euskarari Ziurtagiriariaz informatzeko aurkezpen saioa antolatu dugu martxoaren 4rako Lizarran

Bai Euskarari Ziurtagiria Lizarran hedatzeko egitasmoa martxan da. Bertako zenbait herritar eta Ziurtagiriaren Elkartea elkarlanean ariko dira entitateei egitasmoaren nondik norakoa azaltzeko. Asmo horrekin, Lizarrako komertzioak bisitatu eta oinarrizko informazioa ematearekin batera, martxoaren hasieran egingo den bilera informatibo batetara gonbidatuko ditugu. Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Urt
31

Ziurtagiriaren Elkarteko teknikaria elkarrizketatu dute Euskalerria Irratian

Joan den ostiralean, hilak 25, Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa publikoa egin genuen Barañaingo udaletxean. Urtero bezala, ekitaldi jendetsua eta polita izan zen eta udalerriko 34 entitatek berretsi zuten euskararekin duten konpromisoa. Horren harira, egun berean goizez, Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketa dago entzungai ondorengo loturan: http://www.baieuskarari.org/?op=3&show=9&id=122 Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Urr
29

Lizarrako Etxe-berria natur dendak Bai Euskarari Ziurtagiria lortu berri du

Gaur bertan ateak irekiko dituen Lizarrako Etxe-berria natur dendak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Produktu dietetikoak, ekologikoak eta baserrikoak saltzeaz gain, osagarri bitaminikoak, kosmetika produktuak eta estimulatzaile naturalak ere erosi ahalko dituzte bertaratzen diren bezeroek. Etxe-berria natur dendak Zerbitzua Euskaraz maila lortu du. Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Urr
08

TANTATIC enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Diseinu grafikoan eta webguneen garapenean diharduen enpresa gazteak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu berri du. Diseinu eta web programazioen alorreko zerbitzuak eskaintzen ditu eta Barañainen du egoitza nagusia. Tantatic Diseinu eta Garapena enpresak Euskararen Bidean maila lortu du. Informazio gehiago: www.tantatic.com Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Urr
04

Martin Ugalde Kultur Parkeak gune bat hartuko du igandeko Kilometroak jaian

On Egin lemapean, Kilometroak 2012 ospatuko da igandean Andoainen eta 5 guneetako bat Martin Ugalde Kultur Parkean kokatuta egongo da. Horren berri emateko, beren egoitza Martin Ugalden duten enpresek eginiko bideo promozionalaren aurkezpena egin da gaur goizean: http://vimeo.com/50700937 Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Sarrera zaharrenak «