Bilbon kokaturiko Hirudart enpresako Amaia Eluk eta Idoia Tolosak ez dute etsiko Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzua eta Lana Euskaraz maila eskuratu arte; horrela dioskute Bidean maila eskuratu eta gero Zerbitzua Euskaraz maila lortu dutela jakitean. Hirudart teknologia berrietako enpresak 3D Infografian, Errealitate Birtualean eta Multimedian du oinarria. Ondorengo hauek dira eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak: Infoarkitektura, 3D animazioak, webguneen diseinua eta garapena, 360º-ko Bisita Birtual Interaktiboak, Errealitate Birtuala, Multimedia eta 3D Infografia.
Mai
28


