Mai
29

Durangoko Mugarra Triatloi kirol elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Durangoko Mugarra Triatloi kirol elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Bidean maila eskuratu du. Durangoko Juan de Olazaran kaleko bosgarren zenbakian dute egoitza berria Mugarrakoek, eta, kirol taldea izateaz gainera, triatloi-eskola ere badute. Hau da elkartearen web orria: www.mugarratt.com, eta hauxe triatloi-eskolakoa: triatloieskola.blogspot.com.es. Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Mai
28

Hirudart 3D, errealitate birtual eta multimedia enpresak Zerbitzua Euskaraz maila eskuratu du

Bilbon kokaturiko Hirudart enpresako Amaia Eluk eta Idoia Tolosak ez dute etsiko Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzua eta Lana Euskaraz maila eskuratu arte; horrela dioskute Bidean maila eskuratu eta gero Zerbitzua Euskaraz maila lortu dutela jakitean. Hirudart teknologia berrietako enpresak 3D Infografian, Errealitate Birtualean eta Multimedian du oinarria. Ondorengo hauek dira eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak: Infoarkitektura,… Segi irakurtzen

Mai
25

¡Ben fet, Pep!

Pep Guardiola ez da Barçaren entrenatzailea izango datorren denboraldian. Honezkero izango zenuten horren berri. Bere erabakia azaltzeko prentsaurrekoa eskaini zuen, katalanez, eta mundu osoko kazetariak eta zaleak berari adi egon ziren. Mundu osokoak! Neuk ere ikusi nuen, nahiz eta futbolzalea ez izan. Une hartan, hemengo kirolariak imajinatu nituen egoera berean… eta hemengo ordezkari politikoak eta… Segi irakurtzen

Mai
22

Ikastaro berezia taberna, jatetxe eta dendetako langileentzat

OSTALARITZA & MERKATARITZA HIZKUNTZEN ERABILERA=ZERBITZUAREN KALITATEA Banaiz Bagara Elkarteko kideek Tolosan burutuko den NEL (Nik ere Euskaraz Lanean) ikastaroaren informazioa bidali digute. Ikastaro honen bidez, Tolosako  ostalaritza eta merkataritza sektorean euskareren presentzia bermatu eta sustatu nahi da, euskararen erabilera, entitate hauek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatean eta bezeroen gogobetetze mailan eragin zuzena duelako. Ikastaroan,  langileak bere… Segi irakurtzen

Mai
21

Durangaldeko Enpresen Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria hedatzen laguntzen du

Durangaldeko Enpresen Elkarteak (DEE-AED) bere web orrian zabaldu nahi izan du Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria Durangaldean hedatzeko martxan jarri duen ekimena. Bertan irakur daitekeenez, Durangaldeko Enpresen Elkartea, Bai Euskarari Ziurtagiria kudeatzen duen Ziurtagiriaren Elkartearekin batera, saiatuko da laguntza – eta informazioa – ematen DEE-AED-ko enpresetan euskararen hizkuntza-normalizazioa hobetu dezaketen arloetan burutu daitezkeen ekintzetarako, betiere… Segi irakurtzen

Mai
14

ZERGATIK ek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Esparru kultural desberdinetako pertsona talde bat batu eta beraien kezkak eta ideiak elkarbanatzeko asmoarekin sortu zen ZERGATIK 90. hamarkadaren bukaeran Iruñean. Euskarazko jatorria duen hitz honek, ZERGATIK, taldearen kezkekin eta filosofiarekin erabat lotuta dago: jarrerak inkonformistak, eguneroko galderak… Esperientzia bereziak eta sakonak sortzea da ZERGATIKen helburu nagusia eta modaren kolekzioen bitartez egunetik egunera euren marka… Segi irakurtzen

Mai
11

Belfasteko kazetariak gurean izan dira

Egun huetan Belfasteko (Irlanda) kazetariak izan ditugu bisitan. Bai Euskarari Ziurtagiriari buruzko informazioa jaso eta honi buruzko esperientzia desberdinak gertutik ezagutzeko etorri ziren gurera. Ostegunean, Anoetan kokatuta dagoen Latz tresnak enpresa bisitatu genuen beraiekin eta bertan, enpresa honen zuzendaria den Onintza Agirre elkarrizketatu zuten. Elkarrizketa, hemendik gutxira Irlandako telebistan igorriko duten dokumental batean ikusi ahalko… Segi irakurtzen

Mai
08

Durangoko bizibike bizikleta-dendak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Durangon  ireki berri dute bizibike denda Iñigo txirrindulari-ohiak eta Leirek. Bertan bizikleta eskaintza handia izateaz gainera, aholku pertsonalizatua ematen dute, bakoitzaren neurri eta beharretara egokitutako bizikleta aurkitzea baita euren ardura. Bizibike-k Bai Euskarari Ziurtagiriaren Bidean maila jaso du. Bizikletaz lanean zein aisialdian, bakarrik edota umeekin batera gozatzeko aukera paregabea dago Durangoko Barrenkaleko 21eko bizibike-ren laguntzarekin.… Segi irakurtzen

Mai
04

Durangoko Hitz liburu-dendak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Durangoko Alde Zaharreko Artekalean dago Hitz liburu-denda. Liburuaren sektorean erreferentea da Hitz, ez soilik Durangon, baita Bizkaian ere: kalitatezko argitalpenen katalogo aberatsa dauka, haurrentzako literatura barne, musika-diskak, eta abar. Giro ezin hobea dago bertan liburua hartu eta orrialdeez gozatzeko. Liburuen gaineko aholkularitza eta ezagutza handia dute Nekanek eta Gaizkak, eta haur, gazte zein helduek badute… Segi irakurtzen