Mar
30

IkasElika: elikagaien segurtasunaz jabetzeko multimedia-baliabide didaktikoa

Bai Euskarari Ziurtagiria duen Elika entitatearen ardura elikagaien segurtasuna bermatzea da, hain zuzen ere, elikagaia ekoizten denetik gure mahaietara iritsi arteko prozesuaren kalitatea zaintzea. Ibilbide horri buruzko informazioa modu hurbil eta praktikoan gizartean zabaltzeko asmoz, IkasElika gunea sortu dute. Momentuz, bi gai daude eskura, gida didaktiko eta guzti: arrainen anisakisa eta elikagaien trazabilitatea: istorio animatuetako… Segi irakurtzen

Mar
28

Konkrealusitivity DBHko ikasleentzako adimen-lehiaketa Durangaldean

Durangoko San José Maristak ikastetxeak hasiera eman dio astelehenean Konkrealusitivity izeneko DBHko ikasleentzako lehiaketari. Bigarren urtez antolatu du adimen-norgehiagoka hau Bai Euskarari Ziurtagiria duen Maristen ikastetxeak, eta aurten, DBH-ko 4.mailako 120 ikasle inguruk parte hartuko du, hurrengo ikastetxeen izenean: Durangoko Nevers eta San Antonio-Santa Rita, Elorrioko Lourdesko Ama, eta Zornotzako Karmengo Ama. Ekimenaren ardatzak konfiantza,… Segi irakurtzen

Mar
26

Besaro Landa Hotelak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Itzaltzuko Besaro Landa Hotelak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Iratiko ohianatik gertu eta paraje benetan eder eta zoragarriez inguraturik,  Pirinioko ohiko etxe batean integratuta dagoen landa hotela dugu Besaro. Nafarroako Zaraitzuko Ibarraren buruan, ekintza ugari egin daitezke bertatik. Besarok Euskararen bidean maila eskuratu du. Informazio gehiago: www.besaro.es Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Mar
23

Eragile sozial eta ekonomikoen arteko saretzean, euskara erabakiorra da

Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin? Galdera honi erantzunez, 6 solaskidek parte hartu zuten iazko uztailean, Baionan, Gaindegiak antolaturiko mahai-inguruan. Gaindegiako idazkaria den Imanol Esnaolak orduan egindako adierazpen batzuk ekarri nahi izan ditugu hona eta, horietatik, bi aipu nabarmendu. Euskara herri harremanak eta herri ikuspegia sortzeko ezinbesteko elementua da. (Mugaz gaindiko) Eragile sozial eta ekonomikoen arteko… Segi irakurtzen

Mar
19

Zure ordenagailua euskalduntzeko

Bai Euskarari Ziurtagiriaren webgunetik itzuli bat egitea proposatzen dizugu ! Orain arte gure webguneko euskarazko sarbidetik hainbat programa informatikoak euskaraz jaisteko aukera zenuen. Pasa den astetik, frantses sarbidetik pasatuz ere, “services en basque” eta “logiciels en Euskara” ataletan klikatuz aurkituko dituzu denak. Ez dudatu urririk dira denak! Informazio gehiago: www.baieuskarari.org Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Mar
15

Euskal Irratien erantzungailua

Hiru astetik behin Euskal Irratien erantzungailuan mezu bat uzten dut. Hona hemen aste honetan utzitakoa: Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Mar
14

10 urtez JEZ euskalduntzen

Bai Euskarari Ziurtagiria duen Laudioko JEZ Sistemas Ferroviarios enpresako Motibazio Lantaldeko langileek laugarren urtez JEZeko Kultura Agenda sortu dute langile, bisitari eta inguruko guztien artean banatzeko eta bertan jaso diren jardueretan euskararen erabilera sustatuz parte hartzera animatzeko. Agenda honetan, JEZeko langileek antolatzen dituzten kultura jarduerak eta euskararekin eta euskal kulturarekin zer ikusia duten  ekintzak jasotzen… Segi irakurtzen

Mar
13

Txalotzekoa Manchester United Clubak euskararekiko izan duen jarrera

Ez dakigu Atlheticek Bai Euskarari Ziurtagia daukalako izan den ala ez, baina Unitedek txurigorrien kontra jokatu zuen partida izan zela eta, bere estadioko errotuluak euskaraz ikusi ahal izan genituen. Ametsen antzokian ametsak egi bihurtzen direla dirudi. Ez legoke gaizki bertako beste hainbat klubek ere Manchesterekoen eredua jarraituko balute… Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Mar
12

BPXport Kirol Zerbitzuak enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Kirol zerbitzuen kudeaketa eta antolakuntzan lan egiten duen enpresa honek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Gipuzkoan eta Nafarroan zehar hainbat polikiroldegi kudeatzen du BPXportek eta bertan, entrenamendu pertsonalizatuen planifikazioa eta osasunari lotutako arlo ezberdinen aholkularitza zerbitzuak ere eskaintzen ditu. BPXportek Zerbitzua euskaraz maila lortu du. Informazio gehiago: www.bpxport.es Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Mar
09

Ibilaldiko abestia: Basaki taldearen Maiatzean meatzean

Bai Euskarari Ziurtagiria duen Trapagarango Itxaropena ikastolak badu Ibilaldirako bere doinua. Itxaropena ikastolako bi ikasle ohik parte hartu dute: Ion Barrokalek hitzak jarri ditu, eta Jon Kortegosok, aldiz, bideoa egin du. Basaki taldeak sortutako abestiaren izena “Maiatzean meatzean” da, Ibilaldiari eta Trapagarango meatzei omenaldia eginez; bideoan Itxaropena ikastolako haurrak eta Ibiltxo izakia ageri dira: Atsegin… Segi irakurtzen

Sarrera zaharrenak «