Ots
27

Lan esparrua euskalduntzeko laguntza Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen webguneko Dokuteka eta Zerbitzuak Euskaraz ataletan

Gure eguneroko lan jardunean erabiltzen ditugun hainbat inprimaki, dokumentu, txantiloi, etab. euskaraz non aurkitu jakin ezinik ibiltzen gara maiz. Oraindik ere gertatzen da gure eguneroko lan jardunean erdaraz dugun elementu bat euskaraz jarri nahi izatea eta nora jo ez jakitea. Halako edo bestelako inprimakia elebitan non eskuratu, euskarazko estatutuen ereduren bat, fakturak euskaraz jasotzeko eskaerak… Segi irakurtzen

Ots
27

Aurrez Aholkularitzak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Zarautzen kokatuta dagoen Aurrez Aholkularitzak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Elikagai enpresei zuzenduriko aholkularitza eta prestakuntza espezializatua eskaintzen duen enpresa dugu Aurrez . Zehazki elikagaien segurtasuna, kalitatea, ingurumena eta produktu berrien garapenari buruzko arloak jorratzen ditu eta gai hauei buruzko informazioa eta prestakuntza eskaini. Aurrez Aholkularitzak Zerbitzua euskaraz maila lortu du. Informazioa gehiago: www.aurrez.net Atsegin… Segi irakurtzen

Ots
27

Gometegi enpresak euskarazko laneko hiztegia argitaratu du

Laudioko Gometegi enpresa euskaldunak laneko hiztegi elebiduna kaleratu du. Gometegik Bai Euskarari Ziurtagiria dauka, Bidean maila, hain zuzen ere; 1977.urtean sortu zen Euskal Industria Siderurgikoaren laguntzaile gisa, eta, gaur egun, energia hidraulikoan, ontzigintzan, aeronautikan, eolikoan, siderurgian nahiz nuklearrean ari da. Argitalpen berri honen helburu nagusia euskaraz ez dakiten langileen hizkuntza beharrak asetzea da, eta, orrialdeotan,… Segi irakurtzen

Ots
22

Jolastuz Jokatu Kultur Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Kirolaren bidez pertsonen prestakuntzan eta garapenean espezializatutako kultur elkartea da Jolastuz Jokatu Elkartea eta jarduera profesionaleko hainbat arlo eta sektoretan eskarmentua duten kideez osatuta dago. Webgunean dioten bezala, esperientzian eta ezagutzetan oinarrituta, diziplina anitzeko lan talde honek zerbitzu profesionala bermatzen du; betiere, erakunde bakoitzaren beharretara, estilora eta nortasunera egokituta. Jolastuz Jokatu Kultur Elkarteak Zerbitzua eta… Segi irakurtzen

Ots
17

Zenbat erabiltzen da euskara kalean?

Galdera honi erantzuteko Soziolinguistika Klusterrak beste behin Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa burutu du. 1989 urtean egin zen lehen hizkuntza erabilaren behaketa eta honakoa  seigarrena dugu jada. Otsailaren 15ean Martin Ugalde Kutur Parkean azkeneko azterketa honen metodologiaren garapena aurkeztu zigun Klusterrak lan munduan dihardugun teknikari eta arduradunei. Kale, ikastetxe eta lan-guneetan hizkuntza-erabileraren behaketa egiteko aplikazio… Segi irakurtzen

Ots
16

Euskara Entitate Publikoetan jardunaldiak

Joan den otsailaren 2an, ospatu ziren Euskara Entitate Publikoetan jardunaldietako hitzaldien edukiak eskuragarri dituzu lotura honetan. World-Kafe dinamikatik ateratako ondorioak ere aurki izango dituzu bertan. Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Ots
16

Tolosako Iñauterietan ere euskaraz bizi nahi dut

Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Ots
09

Lan bila al zabiltza?

Ziurtagiriaren Elkarteak lanpostu bat eskaintzen du Ipar Euskal Herrian aritzeko: Ziurtagiriaren Elkarteak langile bat xerkatzen du Bai Euskarari Ziurtagiria duten Ipar Euskal Herriko eragileen ebaluazioa egiteko. Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Ots
09

QR kodeak

Informazio-Erantzun Azkarra Kodea edo QR kodea (ingelesetik Quick Response Barcode ), Japonian sortu zen orain dela urte batzuk produktuek daramaten betiko kode barraren alternatiba bezala. Kode barrarekin produktuak zenbaki luze batez bereizten diren bitartean, QRak produktu eta zerbitzuen informazio zehatza eta hauen ezaugarriak ezagutzeko aukera ematen digu era eraginkor eta azkar batean. Sistema honekin, edozeinek… Segi irakurtzen

Ots
07

Euskara planetan

Antzuolako Elay enpresan egin zen lehen euskara plana. Ordutik, askotariko enpresa eta erakundeek urrats bera egin dute, eta, denon artean, lan-munduan ere tokia egin diogu euskarari. Hori ospatzeko Elhuyar Aholkularitzak “20 urte euskara planetan”  jardunaldia antolatu zuen. Bertan, bideo hau ikusteko aukera izan genuen eta, besteak beste, Andoni Sagarna, Agurtzane Loidi, Jose Luis Elkoro, Mari… Segi irakurtzen

Sarrera zaharrenak «