«

»

Urt
09

Hizkuntza baliatu

Enpresek erabiliko dituzten hizkuntzak hautatzeko garaian 3 faktorek eragiten dute nagusiki: legedia, merkatu-irizpideak eta entitate horretako erantzukizun soziala. Azken horri dagokionez, Europako Komunitateetako Batzordeak 2001ean argitara eman zuen Liburu Berdean ageri zen bezala, ardura soziala hartzeak betebehar juridikoetatik harago joan eta giza kapitalean, ingurunean nahiz solaskideekiko harremanetan ere inbertitzea esan nahi du. Hemen eta orain, enpresek erantzukizunez jokatzeak esan nahi du bezeroekiko harremanetan euskaraz aritzeko bitartekoak jartzea edo bertan lanean ari diren pertsonei lana euskaraz garatzeko aukera eskaintzea.

Oraindik ere ulergaitza egiten zait Euskal Herrian aritu nahi duten entitateek hizkuntzaren irizpidea aintzat ez hartzea eta erantzukizunez ez jokatzea. Zergatik ote? Legedian zorrotz jaso beharko al litzateke? Merkatuak hala jokatzera bultzatzen dituenaren pertzepzioa al dute? Enpresak konturatu behar dira hizkuntzaren aldagaia “baliatu” ahal duten osagaia dela, hor baitute abantaila lortzeko ezaugarri esanguratsua. Enpresei eskatu behar zaie horretan berritzaileak izateko, jabetu behar baitira guretzat, kontsumitzaile eta erabiltzaileontzat, hizkuntza aldagai ezinbestekoa dela, produktuak eta zerbitzuak erakargarriagoak direla gure hizkuntzan eskainiz gero.

Atsegin duzu? partekatu:

Komentario bat

  1. Soziolinguistika berripapera: 35. alea - Garaigoikoa(e)-k dio:

    [...] "EEP iritsi da bere mugetara" (ARGIA)I. Arruti: Lagundromoa eta ñoñostiarkeriak (GipuzkoaEuskara)R. Gutierrez: Hizkuntza baliatu (BaiSarean) Txillardegiren heriotzean – iritzi [...]

Leave a Reply

Lasai, zure helbidea ez dugu publikatuko.

Puedes utilizar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>