Cristina Enea Fundazioak ingurumen eta jasangarritasun baloreen kontzientziazioaren eta sentsibilizazioaren alde lanean dihardu Donostian. Horretarako hiru tresna baliatzen ditu: Ingurumen Baliabideen Etxea, Jasangarritasunaren Behatokia eta Urgull mendiko Natur-txokoa. Eta 2012tik aurrera, abiaraziko dute. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Abe
28
“Denok gara Galizia”
Igaro berri da Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Aurtengo gonbidatua kultura galiziarra izan da eta Anton Reixa idazle, musikari eta zinegileak egin du irekierako hitzaldia. Benetan mamitsuak izan dira, irekierako diskurtsoan ez ezik, komunikabide batean eta bestean egin dituen adierazpenak. Jarraian horietako batzuk jasoko ditugu. Nor da Anton Reixa? “Galiziarekin eta nire hizkuntzarekin maiteminduta… Segi irakurtzen
Abe
23
Bai Euskarari – 2012an, Urrats Biziak
Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Abe
23
Eman giltza, Háblale, Parle-lui euskararen transmisiorako kanpaina
Bizkaiko Udalerrien Euskara Zerbitzuen topagunea den Alkarbidek kanpaina bat martxan jarri du familien bidezko euskararen transmisioari laguntzeko. Ekimen honek 16000 familietako guraso eta 0-6 urte bitarteko haurren artean euskara, eten barik, naturalki hitz egiten jarraituko dela sustatu nahi du, eta horretarako http://www.emangiltza.com/eu gune berezia sortu da, otsailaren 15a arte parte hartzen dutenen arteko sarien zozketa… Segi irakurtzen
Abe
16
Bai Euskarari Ziurtagiriak Laudioko euskararen normalizazioa sustatzen jarraitzen du
Ziurtagiriaren Elkarteak euskararen normalizazioa eragiteko helburuarekin bi ekitaldi antolatu zituen atzo arratsaldean Laudion bertako Udalarekin elkarlanean: Mintzodromoaren lehenengo edizioa eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren bigarren banaketa ekitaldia. Mintzodromoan berrogeita hamar bat herritarrek parte hartu zuten eta ondoren ospatu zen Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa ekitaldian, udalerriko 20 enpresek, saltokiek eta bestelako entitateek arlo sozio-ekonomikoan euskararen normalizazioan egiten… Segi irakurtzen
Abe
16
Baionako Olentzero Parkeak haurrentzako euskarazko animazioak eskainiko ditu lehen aldiz
Eguberriko oporretan, haurrak dira errege! Burasoek beren haurrei plazer egiteko edozein gauzen egiteko prest dira. Ondorioz, haurrei zuzenduak diren animazioek arrakasta ederra biltzen dute. Batez ere barnean egiten direnean. Seaskak, Baionako Herriko Etxeko zerbitzu teknikoen laguntzarekin, lehen aldikotz antolatzen duen parkea iraganen da abenduaren 17 tik 19 ra. Iniziatiba hau plantan ezarri da bereziki haien… Segi irakurtzen
Abe
13
Sarean euskaraz aritu nahi dut
Erakundeak, enpresak, zerbitzu profesionalak, kirol taldeak, kultur elkarteak, gizarte mugimenduak, komunikabideak, saltokiak… Denak ari dira sareratzen… Horietako asko, gainera, gure etxe eta enpresetako hornitzaileak dira eta, horrenbestez, gure eta enpresen jardunean eragiten dutenak. Zer eskatu behar diet sarean nirekin aritu nahi duten enpresei? Zein hizkuntzatan aritu behar du produktu edo zerbitzuren bat eskaini nahi didan… Segi irakurtzen
Abe
12
TELVENTek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
TELVENT ARCE SISTEMAS enpresaren Donostiako egoitzak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Mundu osoan zehar energia azpiegituren eta garraio sareen sistemen ikerkuntza eta inplementzazioan lan egiten duen multinazionala da TELVENT. TELVENTek Euskararen Bidean maila lortu du. Informazio gehiago: www.telvent.com Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Abe
12
Euskal Irratien erantzungailua
Hiru astetik behin Euskal Irratien erantzungailuan mezu bat uzten dut. Hona hemen aste honetan utzitakoa: 2011_12_12_ihintza_aldana.mp3 Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Abe
06
Abenduaren 15ean Laudion, Mintzodromoa eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldia
Zatoz Ziurtagiriaren Elkarteak abenduaren 15ean Laudion antolatutako dituen Mintzodromo eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldira. Lekua: Laudioko Udaletxea. Ordua: Arratsaldeko 18:30ean Mintzodromoa eta 20:00etan Bai Euskarari Ziuragiriaren ekitaldia. Atsegin duzu? partekatu:Tweet


