«

»

Aza
21

Ezinak, ekinak, eginak

Arkitekturak espazio baliotsua aurkitu ohi du Bilbon. Gainera, Iberdrola dorrea, Arte Ederretako Museoa edota Guggenheim Museoa bezalako ikur ezagunen aurrean, turistek ez ezik, euskaldunok ere badugu begiak nora zuzendu: arkitektura eta euskara hiriko espazioetara ekarri ditu Artklass eraikin ikusgarriak. Robert Krier eta Marc Breitman arkitektoen sorkuntza horretako “urrezko” kupula batek hurrengoa dio:

Euskadi Plazan kokatutako Artklass eraikina eztabaida ez gutxi sortzen ari da hainbaten iritziz balio artistiko aski ez omen duelako, eta ez hori bakarrik, kupulako euskarazko esaldi hori, antza, ez omen delako berez euskara sustatzeko jarri, baizik eta, hutsik dagoen Kinder Sorpresa baten antzera, azken orduan txertatutako kitsch itxurako bitxikiera zelako. Beste hainbatek, ordea, esaldi hori mezu kitzigagarri eta positibotzat jotzen dute. Zeinek ote du arrazoia?

Auzi honetan interes ez gutxi du Soziolinguistika Klusterrak Hausnartu Euskal Soziolinguistika Sariaren bidez nabarmendu duen Galder Unzaluren Sugea dantzan: She’s in fashion-etik Bilbao euskaraz-era lana lanak, non ikuspegi kritikoz eta zorrotzez Bilboko arkitekturak euskararekin duen harremana aztertzen den.

Euskara eta arkitektura bateragarriak direla bagenekien, eta horren erakusgarri dira, esaterako, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Euskal Herriko hainbat arkitekto: Bergaran, Zetabi Arkitektura Bulegoa, Uztaritzen, Eliane Mendiboure, Iruñean, Lua Arkitektoak, eta abar.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eztabaida honetan parte hartzera animatu nahi zaituzte gertaera honetaz zuen gogoetak ezagutzeko: Zer iruditzen zaizue kupulako esaldi hori? Euskara hirian gehiago erabiltzeari lagunduko al dio? Moda sortu dezakeela uste duzue? Eta zuen herrietan, ba al dago antzeko eraikinik?

Atsegin duzu? partekatu:

Leave a Reply

Lasai, zure helbidea ez dugu publikatuko.

Puedes utilizar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>