Gasteizko Foru Plazako karpa handia euskararen arnasgune bilakatu zen astelehenean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatutako Mintzodromoei esker. Guztira 400 gasteiztarrek parte hartu zuten ekimenean; horietako asko ikasleak izan dira, baina tartean, Eusko Jaurlaritzako, Gasteizko Udaleko talde politikoetako, euskalgintzako eta kultura zein kirol arloko aurpegi ezagunak elkartu dira. Euskararen erabilera sustatu eta hizkuntza ikasten ari direnen… Segi irakurtzen
Aza
29
Euskararen normalizaziorako hitzaldi bat Saran
Bai Euskarari Ziurtagiria duen Sarako Olhain ikastolako “Euskaraz bizi” burasoen batzordeak euskararen berreskurapenari buruzko bideo hitzaldi eztabaida gau bat antolatzen du abenduaren 2an arratseko 20etatik goiti. Gaualdiaren lehen zatian, Garabide elkarteak eginiko Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk filma proiektatuko da. Ondoren, Garabide elkarteko kide den Jon Sarasuak, dokumentalean aipatu gaiari buruz hitzaldi bat emanen… Segi irakurtzen
Aza
24
Mobelteknica Ikasik Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
Azkoitian kokatuta dagoen Mobelteknica Ikasi enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Mobelteknica Ikasik 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa da, bulego, ikastetxe, erakunde ofizial eta abarrentzako bulego, informatika-material eta kontsumigarrien salmenta eta banaketako sektorean. Mobelteknica Ikasik Euskararen Bidean maila lortu du. Informazio gehiago: www.ikasi.com.es Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Aza
24
Ziurtagiriaren Elkarteak bere egitasmoa azaldu du Bilboko Udalean
Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko Sabin Anunziata zinegotziarekin elkartuko da gaur goizean. Bilera horretan, Gutiérrezek Ziurtagiriaren Elkarteko egungo egoeraren berri emateaz gain, Bilbon Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzeko proposamenak eta elkarlanean aritzeko gonbita jarri ditu mahai gainean. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Aza
24
Gatazkak bideratzeko estrategiei buruzko formakuntza antolatu du UEUk
Bai Euskarari Ziurtagiridun den Udako Euskal Unibertsitateak formazio saioak antolatzen ditu neguan ere. Azaroaren 26an hasi ziren eta heldu den Abenduaren 3 eta 10ean gatazkak bideratzeko estrategiei buruzko formakuntza izanen da aipagai. Formakuntzan parte hartzeko prezio normala 80€koa da, ikasle eta langabetuentzat 72€koa eta bazkideentzat 60€koa. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Aza
23
Malerrekako 40 entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria jasoko dute ostiralean Donezteben egingo den banaketa ekitaldian
Iaz martxan jarritako egitasmoari jarraipena emanaz, Bai Euskarari Ziurtagirien bigarren banaketa ekitaldia egingo da ostiralean Donezteben, Malerrekako Euskara Mankomunitatearen egoitzan. Guztira, eskualdeko 40 enpresek, komertzioek eta era guztietako entitateek jasoko dute Ziurtagiria. Bilduko diren entitateetako ordezkariekin batera eta egitasmoari beren babesa adierazteko, bertan izango dira Alberto San Miguel Malerrekako Mankomunitatearen Lehendakaria eta Patxi Mariezkurrena Malerrekako… Segi irakurtzen
Aza
22
Kalitatea eskaini eta lehiakorra izan nahi duen enpresak, bezeroaren behar linguistikoak ase behar ditu
Hona hemen gaurko BERRIAren kalitateari buruzko gehigarrian atera den elkarrizketa. Klik egin irudiaren gainean elkarrizketa irakurri ahal izateko. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Aza
21
Ezinak, ekinak, eginak
Arkitekturak espazio baliotsua aurkitu ohi du Bilbon. Gainera, Iberdrola dorrea, Arte Ederretako Museoa edota Guggenheim Museoa bezalako ikur ezagunen aurrean, turistek ez ezik, euskaldunok ere badugu begiak nora zuzendu: arkitektura eta euskara hiriko espazioetara ekarri ditu Artklass eraikin ikusgarriak. Robert Krier eta Marc Breitman arkitektoen sorkuntza horretako “urrezko” kupula batek hurrengoa dio: Euskadi Plazan kokatutako… Segi irakurtzen


