Uzt
29

Euskaraz kontsumitu nahi dut

Bizi garen gizarte kontsumista honetan guztiok gara bezero. Gutariko edozeinen egunerokotasunari erreparatu besterik ez dago: okindegiko bezero, arrandegiko bezero, harategiko bezero, supermerkatuko bezero, banketxe edo aurrezki kutxetako bezero, eta beste hamaika entitateren bezero. Eta, noski, bezero garen aldetik hainbat hornitzaileek beren zerbitzuak / produktuak eskaintzen dizkigute: elikagaiak, arropa, argindarra, ura, aisia, … Hornitzaile rola hartzen… Segi irakurtzen

Uzt
28

Lanbide Heziketarako hiztegia on-line

Laneki elkarteak sortutako euskarazko hiztegi teknikoa dugu, on-line eta guztiz doakoa. Erabilpen erraza eta azkarra eskaintzen duen tresna da. Bertan, bilaketak Lanbide Heziketa osatzen duten familien bidez egin daitezke. Hitzen esanahiaz gain, hitz hauen testuinguru desberdinak jasotzen dituzten esaldi eta esamoldeak ikusteko aukera ematen digu hiztegi honek. Ikaslan eta Hetel erakundeek garatutako Lanbide Ekimena proiektuaren… Segi irakurtzen

Uzt
27

Munduko circo mundiala!

Abuztuaren 4an Gasteizko jaiak hasiko dira eta, urtero legez, Gran Circo Mundial delakoa gure hirira etorriko da. Horren berri eman nahian, orain dela egun batzuk hasi ziren farolak kartelez josten eta hirigunean flyerak banatzen. Aitortu behar dut lan handia hartu dutela ehunka faroletan kartelak jartzen… eta suposatzen dut Udalaren baimena izango dutela horretarako. Gasteizen hizkuntza… Segi irakurtzen

Uzt
21

HETELek Bai euskarari Ziurtagiria eskuratu du

HETEL, Heziketa Teknikoko Elkartea, lanbide heziketan diharduten ikastetxeek osatzen duten elkartea da. Elkarturiko ikastetxeen artean teknologia eta pedagogiaren berrikuntza sustatu eta  hauen eta gizartearen artean komunikazioa eta elkar laguntza bultzatzea da HETELen helburu nagusia. HETELek Euskararen bidean maila lortu du. Informazio gehiago: www.hetel.org Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Uzt
15

Jakintza eta erabilera

Uda eta opor-garaia iritsi dira, bi ume txiki ditut eta parkean ordu batzuk pasatzen ditut. Badut umeen hizkuntza dela eta kezka bat, seguru zuetako askok ere baduzuena. Goierriko herri batean bizi naiz, bi ikastetxe daude eta bietan euskaraz ikasten da. Seme zaharrenak ia beti euskaraz hitz egiten du, gazteleraz ia dena ulertzen du baina ez… Segi irakurtzen

Uzt
14

Camping Angostok Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Arabako Gaubea bailaran kokatua dagoen Camping Angostok Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Kanpina,  paisai ederrez inguratuta dago natur ingurune paregabe batean, Valderejo parke Naturalaren atarian hain zuzen ere. Camping Angostok Euskararen bidean maila lortu du. Informazio gehiago: www.camping-angosto.com Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Uzt
11

Hizkuntza-Ekologia

Urtero bezala EHUk udako ikastaroak antolatu ditu. Esparru zabaleko gaiak aztertuko dira egun hauetan, haietariko bat Hizkuntza-ekologia. Gai zabal eta interesgarri bat. Aztetzeko, aditu ezberdinak gomitatuak izan dira: Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterreko kidea; Carmen Juyent Bartzelonako Unibertsitatekoa; J.Inazio Marko, EHUkoa; Imanol Miner, Kutxako Hizkuntza Kudeaketarako arduraduna; eta azkenik, Jon Sarasua, Mondragon Unibertsitatekoa. Zer da Hizkuntza-Ekoloagia?… Segi irakurtzen

Uzt
04

Guztia da oso zaila erraza izan aurretik

Gaztelera hizkuntza bakartzat duen ingurune batekoa naiz, familia erdaldunekoa, beste asko bezala lan eta aukera bila Gasteizera etorri behar izan zuena. Gasteizko bilakaera soziolinguistikoa ezaguna da eta, azken hamarkadetan hobera egin badu ere, oraindik ere gasteiztar askorentzat gaztelera da hizkuntza normal eta errealitate bakarra. Gure familian euskarara hurbiltzen lehenengoa izan nintzen, institutuaren garaian. Beharragatik hasi… Segi irakurtzen

Uzt
04

Todo es muy difícil antes de ser fácil

Provengo de un entorno familiar en el que el castellano es la única lengua. Mi familia, como otras muchas, tuvo que emigrar a Vitoria-Gasteiz en busca de trabajo y de nuevas oportunidades. He sido testigo del desarrollo sociolingüístico experimentado por la ciudad en las últimas décadas, que muestra una tendencia claramente ascendente en cuanto al… Segi irakurtzen

Uzt
01

Openbravo POS euskaraz

Openbravo POS (Salmenta Puntuko Terminala) saltoki, denda eta enpresa txiki batek behar duen funtzionaltasun gama osoa eskaintzen duen kudeaketa programa da: salmentak, ordain-jasotzeak, eguneroko txostenak, eskudiruaren kudeaketa, biltegiaren kudeaketa, etab. Programa interesgarri hau Zornotzako Udalak euskaratu du. Doan lortu daiteke  GPL2 software libreko lizentziarekin banatzen baita. Openbravo POS prorama deskargatu. Euskarazko itzulpen paketea deskargatu. Hona… Segi irakurtzen