Kirol munduan hasi berria den Lokatzetan Kirol Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Orain arte Euskal Herri mailan ospatu diren mendi duatloi probak bateratu eta zirkuito ofizial bat antolatzeko helburuarekin sortu da elkarte berri hau. Proiektu honen sorreran, mendi duatloien antolatzaile lanetan eskarmentua duten kirolari eta orokorrean kirol honen zale eta jarraitzaileak parte hartu dute.… Segi irakurtzen
Eka
24
Bai Euskarari Ziurtagiriak sendo jarraitzen du Bortzirietan
San Juan gauarekin batera eta Lesakan erosketak euskaraz lelopean, aitortza publikoa egin zien atzo Lesakako Euskara Batzordeak Bai Euskarari Ziurtagiria duten bertako 33 entitateei. Modu horretan, beren lan esparruan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko neurriak hartu dituzten denda, ostatu eta elkarteak zoriondu nahi izan zituzten. Zehazki, arlo sozioekonomikoan euskararen alde emandako eta herritarrok hobekuntza gisa… Segi irakurtzen
Eka
20
Kezka Bai Euskarari Aldizkariaren hizkuntzaz…
Bai Euskarari Ziurtagiriaren lantaldean kezka bat sortu zaigu Bai aldizkariaren inguruan. Zein hizkuntzatan editatu behar dugu? Euskara hutsez? Euskaraz eta gazteleraz/ frantsesez? Edo orain egiten dugu bezala, batez ere euskaraz eta gazteleraz/ frantsesez berriren bat sartuz? Aldizkaria Bai Euskarari Ziurtagiria dutenei zuzenduta dago batez ere. Badakigu ziurtagiria duten entitate askok ez dutela euskaraz ulertzen eta… Segi irakurtzen
Eka
17
Urrats biziak, euskaraz kontsumitu eta lan egin ahal izateko
Bai Euskarari zerbait bada, bere atzean dauden pertsona guztiengatik da; lan munduan, arlo sozioekonomikoan oro har, euskararen presentzia, ezagutza eta erabilera areagotzeko lanean ari direnengatik. Pertsona horiek euskara erabiltzeko hautua egina dute, euskaraz bizi nahi dutelako, euskaraz lan egin nahi dutelako, euskaraz erosi eta saldu nahi dutelako, euskaraz ikasi nahi dutelako, euskaraz dibertitu nahi dutelako… Segi irakurtzen
Eka
10
SOKOAk 40 urte ospatzen ditu!
Bai Euskarari Ziurtagiridun den SOKOA enpresak 40 urte betetzen ditu. Hendaian kokatua, 1971. urtean sortu zen, Euskal Herrian lanpostuak sortzeko garapen asmoarekin. Sortuz geroztik, SOKOAk beti lotu ditu tokiko ekonomi garapena eta europar lan elkartua eguneroko zereginetan.700 akziodun dauzka, horietan barne direla langile guziak. SOKOAri esker, zuzenean edo zeharka sortu eta garatu dira 245 enpresa,… Segi irakurtzen
Eka
07
Korrika ingelesa (Juan Kruz Lakasta)
Itxura guztien arabera hauteskundeak gertu zirela eta, UPNko agintariek ez zioten trabarik jarri azken Korrikari. Ibilbidea aldatzeko agindurik ez, festak egiteko debekurik ez, amuarrainaren legez kanpoko arrantzaren apologia egitearen akusaziorik ez. Jada ohitura zahar bilakatuak ziren traba administratibo eta manipulazio politiko horiek gabe, egiaren aitortzeko sekula baino gehiago kostatu zitzaidan Korrikan parte hartzeko aski indar… Segi irakurtzen
Eka
02
Geolan Ingurumen Zerbitzuak enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
Beasaingo Geolan Ingurumen Zerbitzuak enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Geolan, 1994 urtean industria sektoreko enpresetan ingurumen arloko zerbitzuak eskaintzen hasi zen. Gaur egun, ingurumen zerbitzuaz gain, besteak beste, segurtasun arloko zerbitzuak – lan arriskuen prebentzio sistemen kudeaketa, produkutu kimikoen biltegiratze baimenak- eta kalitate arloko barne ikuskaritzak, ISO sistemaren kudeaketa eta ezarketaren inguruko zerbitzuak ere… Segi irakurtzen
Eka
01
Lan bila al zabiltza?
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak langile bat xerkatzen du Baigorri inguruko entitateen ebaluazioa egiteko. Denbora erdiko lana da. Bete beharreko ezaugarriak hauek dira: Harreman eta antolakuntza gaitasuna Gida baimena eta autoa ukaitea Euskara eta frantsesa ongi menperatzea Interesatua bazaude, bidal ezazu curriculuma helbide hauetako batera : info@baieuskarari.org edo Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea, 1 Arsenal plaza, 64100… Segi irakurtzen
Eka
01
Eman giltza
“Eman giltza” izeneko kanpaina Bizkaiko hainbat udalerriren ekimen bateratua da eta bere helburua da gurasoak jabetzea euskararen transmisioak duen garrantziaz. 0 eta 6 urte bitarteko umeen gurasoei bideratuta dago kanpaina hau eta gure seme-alaboi euskara transmititzeko orduan sortu ahal zaizkigun zenbait kezka edota zalantza argitzeko tresnak, aholkuak eta adibideak topatuko ditugu webgune honetan. Atsegin duzu?… Segi irakurtzen


