Mai
27

Baztango 51 entitatek bat egin dute Bai Euskarari egitasmoarekin

Arizkungo Etxenikea landetxeak eta Elizondoko Ilargi ostatuak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu berri dute eta dagoeneko 51 dira egitasmoarekin bat egin duten Baztango entitateak. Izan ere, Ziurtagiria berritzeko bilerak amaituta, 49 izan dira aipatu egitasmoarekin beren konpromisoa berretsi duten entitateak. Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Mai
24

Tolosako Amets Taberna Gipuzkoako Pintxo txapelketaren irabazle

Bai Euskarari Ziurtagiridun den Tolosako Amets Tabernak Gipuzkoako Pintxo txapelketa irabazi du. Aitor Riañok Amets tabernaren sukaldariak Gipuzkoako pintxo txapelketaren urrezko platera irabazi zuen atzo Donostian “Txotx” izeneko pintxoarekin. Pintxo honetan, sagardotegiko menu tipikoa bi mokadutan dastatzeko aukera ematen digu Riañok. Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Mai
20

Hauteskundeak eta euskara

Hauteskunde garaia iristen denean beti azaltzen den kezka da hizkuntzarena. Askok etxean jasotzen dugun propaganda euskaraz ere ote dagoen ikusteko begiratzen dugu, edo alderdi bakoitzak euskararen gaia nola landu duen ikusteko. Iritsiko al da eguna euskara programaren puntu soil bat izango ez dena? Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Mai
20

Gurekin lan egin nahi al duzu?

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartean teknikari-premiak asetzeko lan poltsa osatzen ari gara; Bai Euskarari Ziurtagiriaren segimendua eta ebaluazioa burutzeko TEKNIKARIAK behar ditugu (une honetan Donostialdean eta Tolosaldean, bereziki). Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak: Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Mai
18

Gipuzkoako Psikologoen Elkargoak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Beste eginkizunen artean Elkargoak, psikologoen lanean eragina duten legezko xedapenen ezagutza eta betetzea ahalbidetuz, psikologoen etika profesionala eta arau deontologikoak betearaziz eta hauen trebakuntza eta hobekuntza sustatuz, elkargokideen zerbitzu profesionalen kalitate-maila egokia bermatzen ditu. Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialak Euskararen Bidean maila lortu du. Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Mai
16

Aurtengo udalekuak ere euskaraz

Udako eskaintzaren barruan Bai Euskarari Ziurtagiridun diren Eragintza Kultur Erakundeak eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolak elkarlanean antolaturiko ultraheroien udalekuak proposatzen dizkigute aurten. Udalekuak uztaila eta abuztuan zehar izango dira, Aulesti eta Zierbenan Mundua eraldatzera goaz! lemapean . Aurten ere 8-16 urte bitarteko haur eta gazteak bilduko dira elkarbizitza, hezkidetza, kulturartekotasuna… eta balio gehiago landuz, betiere, euskararen erabileraz… Segi irakurtzen

Mai
13

Zergatik hainbeste akats?

Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Mai
05

Izenaduba Basoa

Izenaduba Basoak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Mari, Basajauna, Tartalo, galtzagorriak, Akerbeltz, Mari Teiletako… eta, jakina, Olentzero. Pertsonai mitologiko horiek guztiak eta gehiago aurki daitezke Izenaduba Basoan. Basoaren goiko aldean dago Landetxo Goikoa baserria, eta hantxe bizi da Olentzero. Olentzeroren etxea baserri magikoa da eta erdi-erdian, zuhaitz magikoa du. Zuhaitzaren azpiko aldean berriz, Mariren koba dago.… Segi irakurtzen

Mai
02

Balioa ematen al diogu?

Atsegin duzu? partekatu:Tweet