«

»

Mar
15

www.aritu.eu euskaraz aritu nahi duenarentzako webgunea

Artez Euskara Zerbitzuak garatu du www.aritu.eu webgunea. Bertan, hainbat esparrutan eta egoeratan euskara maizago erabiltzeko tresna lagungarri batzuk eskainiko zaizkizu. Sarri askotan, euskaldunok euskara ez den beste hizkuntza bat aukeratzen dugu, gure hizkuntzari uko eginez eta norberarengan frustrazioa sortuz. Errealitatea, hala ere, erabat desberdina izan daiteke, eta norberarengan dago errealitate hori hein handi batean aldatzeko giltza.

Hizkuntza baten edo beste baten alde egiteko orduan, erabakigarriak dira askotan solaskidearen itxura edota solaskide horrekin topo egin duzun ingurunea eta egoera. Tamalez, aukeraketa hori euskararen kaltetan izan ohi da gehienetan. www.aritu.eu -k, gure jarrera aldatu eta gure hizkuntzaren erabilera modu naturalean garatzen lagunduko digu, egoera edozein dela ere.

Gure hizkuntzaren erabilera areagotzea du helburu gune honek, eta horretarako trebatzen gaitu, esaterako, komunikazio-estrategiak eta trebetasun sozialak landuz. Egunero bizi ditugun egoerak dira gogoetagai: nola jokatu euskaldunen arteko bilera batean euskara hitz egiten ez duen norbait dagoenean; nola jo ezagutzen ez duzun pertsona batengana; nola saihestu aurreiritziak, etab. Era berean, egoera horien guztien aurrean ditugun portaerak ere islatzen ditu, hala badagokio, oker daudenak zuzentzeko eta erantzun egokiak indartzeko. Hau guztia lantzeko zenbait test eta ariketa eginda, www.aritu.eu webguneak, lehenengo eta behin, euskararen aurrean egoera desberdinetan dugun jokabide eta jarrerak ezagutu eta horien inguruan hausnartzen lagunduko digu. Ostean, egin ditzakegun test, galdera eta ariketei esker, gure konpromiso-maila aukeratu ahal izango dugu, hau da, noraino iritsi nahi dugun lekua eta egoera edozein izanda ere. Eta www.aritu.eu –k emango dizkigu hartu ditugun helburuak erdiesteko zenbait baliabide.

www.aritu.eu urtebeteko lanaren emaitza da, eta lantalde zabalak jardun du berau garatzen; besteak beste, psikologoak, euskara teknikariak, diseinatzaileak eta informatikariak.

Atsegin duzu? partekatu:

Leave a Reply

Lasai, zure helbidea ez dugu publikatuko.

Puedes utilizar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>