Artez Euskara Zerbitzuko Estiñe Astorkia eta Arritxu Zelaia aritu.eu egitasmoari buruzko azalpena ematen ETB1eko Arratsaldero saioan. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Mar
30
Mar
28
Telebista eta umeen ikasteko gaitasuna
Bost urteko semeak gaztelera nola ikasi nuen galdetu dit, “nik bezala marrazki bizidunak ikusten?”. Ez dut erantzuten jakin, baina suposatzen dut telebistak gazteleraren ikaste-prozesuan lagundu zidala. Ikasten agian ez, baina gaztelera ulertzen seguru lagundu zidala. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Mar
23
Enpresarean: enpresa euskaldunak, elkarlana eta utopia
Enpresa munduan elkarlanerako joera igartzen ari da; elkar ezagutzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko saiakerak egiten ari dira. Hortik, mota askotariko ekimenak edo proiektuak sortu dira, enpresen arteko auzolanaren arrakasta kasuak, alegia. Izan ere, oso aberasgarria da ezaugarri komunak dituzten enpresek elkar ezagutzea, beharrak identifikatzea, bakoitzak ematen dituen zerbitzuak ezagutaraztea edo esperientziak partekatzea. Arlo bereko… Segi irakurtzen
Mar
18
Aintzin-iritzien gainetik pasatuz….
Pertsona oro, aitzin iritziz beteak gira, gure lana egiterako orduan, pertsona batekin harremanetan jartzeko orduan etb…. Hainbat eta hainbat adibide ditugu gure inguruan. Askotan gainera, iritzi horiek gure lanean ere, arrastaka ibiltzera bideratzen gaituzte. Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartearen eguneroko lanean ere hori gertatzen zaigu, bereziki hedapena lantzen dugunean: “herri horretan hedatzea oso zaila da, turistikoa… Segi irakurtzen
Mar
17
Joomla! euskaraz
Atal honetan euskaraz topa ditzakegun teknologia eta tresna berriei buruz hitz egin eta informazioa eskainiko dugu. Joomla! sistemarekin hasiko gara: Joomla!Euskaraz komunitatea, 2009ko apirilaren 18an, Bilbon egindako lehenengo Joomla! Kaferaren ondorioz sortzen da. Bertan bildutakoek, Joomla inguruan komunitate euskaldun bat sortzeko beharra ikusi zuten, indarrak batzeko eta plataformaren erabilera Euskal Herrian bultzatzeko. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Mar
15
www.aritu.eu euskaraz aritu nahi duenarentzako webgunea
Artez Euskara Zerbitzuak garatu du www.aritu.eu webgunea. Bertan, hainbat esparrutan eta egoeratan euskara maizago erabiltzeko tresna lagungarri batzuk eskainiko zaizkizu. Sarri askotan, euskaldunok euskara ez den beste hizkuntza bat aukeratzen dugu, gure hizkuntzari uko eginez eta norberarengan frustrazioa sortuz. Errealitatea, hala ere, erabat desberdina izan daiteke, eta norberarengan dago errealitate hori hein handi batean aldatzeko… Segi irakurtzen
Mar
10
Bai Euskarari Ziurtagiria Irlandan
Belfasteko Irlandanet enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Euskal Herritik kanpo Ziurtagiria eskuratzen duen lehenengo enpresa da. Irlandanetek hainbat zerbitzu eskaintzen ditu euskaraz: bidaiak, hiri-tourrak, Irlandako musika taldeen kontratazioa, ingelesa ikasteko eta Irlandan bertan lana eta etxebizitza lortzeko zerbitzuak, hitzaldiak, aholkularitzak… Irlandanetek Zerbitzua Euskaraz maila lortu du. Informazio gehiago: http://www.irlandanet.com Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Mar
04
Kontsumitzaileok badugu zer esana
Mota, tamaina eta sektore guztietako 1.472 enpresa, saltoki eta entitatek bat egin zuten joan den urtean Bai Euskarari Ziurtagiriarekin, lehendik zuten ziurtagiria berrituaz edo lehen aldiz eskuratuaz. Beste modu batean esanda, 40.000 langile inguru dihardute beren eguneroko jardunean 2000. urtean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abian jarri eta 2007 urteaz geroztik Ziurtagiriaren Elkarteak kudeatzen duen egitasmoaren… Segi irakurtzen


