Abe
30

Nola atera hizkuntza-armairutik?

Abenduaren 28an Ferran Suay eta Gemma Sanginések “Sortir de l´armari lingüístic” liburua aurkeztu zuten Donostiako Espai Catalunya Topalekuan. Katalanez bizi ahal izateko jarrera-gida bada ere, gure hizkuntzan ere erabil daitezke bertan proposatzen diren tresnak eta jarraibideak. Berez, esan genezake autolaguntza-liburua dela, hizkuntza gutxiagotuetako hiztunoi eskainia, zenbait egoeratan hizkuntza-leialtasunak dakarren estresa arintzeari begirakoa. Jakineko kontua da… Segi irakurtzen

Abe
22

BAI EUSKARARI, URRATS BIZIAK! 2011n, DESIO BERRIAK

Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Abe
16

Bortzirietako Bai Euskarari zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dira

Guztira 13.150 boleto prestatu zituzten Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileek beren bezero, ikasle edota bazkideei banatzeko. Zozketatzen diren sariak Bai Euskarari Ziurtagiria duten bi eragilek emanak dira. Abenduaren 9an egin zen zozketa eta dagoeneko zenbaki saridunak atera dira. Lehenbiziko zenbaki saritua 01.253 izan da, eta Berako Bidaxka Ostatuak banatu du. Saria bi lagunentzako otordu… Segi irakurtzen

Abe
13

Nabigatu euskaraz

Euskalduna bazara, Interneten ere euskaraz lemapean abian da ‘Nabigatu Euskaraz’ kanpaina. Bakoitzaren nabigatzaileak lehenengo hitza euskaraz egin dezan bultzatzeko kanpaina da. Helburu nagusia da Interneten euskararen pisu espezifikoa handitzea eta euskara Interneteko hizkuntzarik erabilienen artean jartzea. Horrez gain, nabigatzailea euskaraz izateak, webgune eleanitzetan, zuzenean euskarazko bertsioa jasotzeko aukera ematen dio erabiltzaileari eta programa bat deskargatzerakoan,… Segi irakurtzen

Abe
10

Etorkizun hoberik izango ahal du

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Patxi López lehendakariak adierazpen instituzionala irakurri zuen, sailburu guztiak atzean zituela; ondoren, eguraldiaz eta argazkiez gazteleraz jardun zuen… Arratsaldean, bere blogean, egun berezi honi buruzko sarrera argitaratu zuen. Ez dut irakurritakoaren edota idatzitakoaren azterketa sakonik egingo, baina nabarmendu nahi dut adierazpen eta testu hauek euskararen sustapenean lanean ari… Segi irakurtzen

Abe
07

Malerrekan Bai Euskarari Ziurtagiriak (Kristina Urrutia)

Amaitu berri dut Malerrekako ziurtagiridunei egindako bisita erronda, eta oso inpresio positiboa jaso dut, borondatea eta lanerako gogoa dagoen bitartean aurrera egin litekeela erakutsi didatelako Malerrekako biztanleek. Ibilbide hau joan den udan hasi zen, Nafarroako Malerreka eskualdeko 46 entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria jasoaz. Malerreka Nafarroa iparrean dago, 13 udalerri batzen ditu eta Doneztebe du herririk… Segi irakurtzen

Abe
06

Amurrioko 43 entitatek eta Gernikako 32k euskararekin duten konpromisoa berritu dute

Guztira 43 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek eskuratu zuten Bai Euskarari Ziurtagiria Amurrion joan den ostiralean egin zen banaketa ekitaldian. Horietatik 5ek  “Zerbitzua eta lana euskaraz” maila lortu dute; 8k “Zerbitzua euskaraz” maila; eta 30ek “Euskararen Bidean” maila. Azpimarragarria da, aurten hiru entitatek maila igotzea lortu dutela. Aiara Grafik Digitala SL, Frontoi taberna eta… Segi irakurtzen

Abe
03

Y tú, ¿aceptas el reto?

Hace unos años la canción “Follow the Leader” nos puso a todos en danza. No voy a hacer una crítica musical, aunque si debo ser sincero, su estribillo pegadizo me ha venido a la cabeza mientras escribía estas líneas. Puede que sólo sea casualidad pero, desde hace unos meses, vengo escuchando en distintos foros ideas… Segi irakurtzen

Abe
02

Bai Euskarari Buber sarien finalera iritsi da

www.baieuskarari.org webguneak Buber sarietan “Euskara ondoen sustatzen duen weba” kategorian finalista izatea lortu du. Ondoko hauek dira kategoria berean Bai Euskarari-rekin batera dauden finalistak: Azkue Fundazioa, Euskaljakintza, Batu Gaitezen eta Ahotsak. Sari-banaketa gaur izango da. Ea ba zer ematen duen gauak. Zorte on guztiei! Atsegin duzu? partekatu:Tweet

Abe
01

Euskaraz, sine die

DIE sistema (Dokumentuen Igorpen Elektronikoa) ezagunagoa da bere gaztelerazko izendapenagatik, RED sistema (Remisión Electrónica de Documentos) alegia. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak (GSDN) enpresa, enpresa-talde eta profesionalei eskaintzen dien zerbitzua da eta bere helburua da GSDNk eta erabiltzaileek elkarren artean informazioa eta dokumentuak trukatzea. Esate baterako, enpresa eta langileen datuak eskura daitezke; halaber, kotizazio-agiriak, afiliazio-agiriak eta… Segi irakurtzen